Bi poliedro [Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena]

18/01/2018

Dirigido a: Todos los públicos

Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren kontzertua Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udalaren eskutik. Sarrera doan aretoa bete arte. 

Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak musikaz marraztu eta margotu egiten dute; kaleidoskopio
baten moduko marrazkiak, forma poliedrikoez, koloreak uztartuaz, bolumenak sortuaz, eta guzti honen bitartez, emozio berri eta biziak sentiaraziaz.

Txistua eta akordeoia dituzte pintzel: hauspoa, haizea, botoiak, zuloak, partxeak... etengabeko jolasean murgiltzen dira biak, bat eginda, interprete eta tresna bakarra bailira. Erdi aroko musika, berpizkundekoa, barrokokoa, hainbat herritako folklorea, Sarasate, Vivaldi, Guridi... musikan mugak norberak ipintzen ditu, tresnak berak baino askoz gehiago. Akordeoia eta txistuaz edozer adieraz daiteke: arnasa ematen dieten musikariek adierazi nahi duten edozer.

Info +

Bi poliedro [Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena]
Boletín Planetario