Asto bat hipodromoan (Izar-eskola - Planetec)

01/09/2017

Dirigido a: Todos los públicos
Precio: 4.00 €

{EN EUSKARA} Izar­-eskolako saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da eta emankizuna egitura finko baten baitan biltzen diren hiru azpiataletan banatzen da.

Lehendabizi, saioari izena  paratzen  dion  pelikula  proiektatzen  dugu kupulan.  Pelikula bakoitzak planetarioko  lantaldeak  propio egokitutako  material  didaktikoa  dauka,  ikasleek gelan bisitaldiaren aurretik  edo  ondotik  lantzeko. Bigarren zatian aldiz,  gure izar-proiektorea nagusituko da eta bere laguntzarekin bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen  diren  astro  eta konstelazio nabarmenenak ezagutuko  ditugu.  Azkenik,  teknologiaren  eskutik zientzialari edo astronauta bilakatuko gara interneten laguntzaz. Izan ere, “Planetec” tartea gaurkotasunezko gaiak lantzeko espresuki prestatu dugu gure Izar­-eskolaren bisitaldia osatzeko.

Saioaren pelikula: Asto bat hipodromoan - Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailak

Informazio gehiago: Izar-eskola. Ikasteko gogoak pizteko baliabidea. Adin guztientzat.

Oharra: Emankizun hau aldez aurretik gela erreserbatu duten ikasleentzat prestatu dugu, baina publiko gisa sartzeko aukera dago planetarioko kupulan saio bakoitzeko libre gelditzen den tokiaren arabera. Sarrerak planetarioko txarteldegian eta online eskuratu ahalko dira.

Asto bat hipodromoan (Izar-eskola - Planetec)

Utilizamos cookies propias y de terceros para los siguientes fines:

Para configurar las cookies que se instalen en su equipo marque o desmarque las distintas opciones de cookies y posteriormente clique el botón "Guardar preferencias".
Al hacer clic en el botón "Aceptar todas las cookies", acepta la instalación de todas las cookies.
Igualmente, con el botón "Rechazar cookies" deniega el uso de todas ellas.
Pinche aquí para obtener más información sobre nuestra Política de Cookies.