Marte-Lurra: anatomia konparatua

25/11/2014 02-marteMarte azterketa planetarioaren helburu nagusienetako bat izan da, eta oraindik ere, bada. Antzina-antzinatik bere kolore gorrixkak astronomoen arreta erakarri du. Egungo misio espazial ugariek planetaren irudi txit zehatzak eskaintzen dizkigute. Gure planetarekin berarekin antzeko puntu anitz dituen mundu bat azaltzen da gure begien aurrean. Marte planetaren azterketak Lurrean identifikaturiko prozesu geologiko asko eta asko omnipresenteak direla baieztatzen du (beste lekuetan eta beste garaietan gertatzen dira). Estuki loturik dauden, eta paisaia ia bereiztezinak dituzten bi gorputz planetarioen anatomia zoragarrien adibide batzuk hautatu ditugu. Egun hain desberdinak diren bi munduren historia paraleloak.  

tocamarteUki ezazu Marte!

Laurogeigarren hamarkadaren hasieratik jakin badakigu Lurrera iristen diren meteorito batzuk Martetik etorritakoak direla. Baieztapen hau konparazio batean oinarritzen da: planeta gorriaren gainazalean pausatu diren nabe desberdinek azterturiko arroka martiztarren eta Lurrean bildutako meteoritoen konposizio kimikoaren arteko konparaketan hain zuzen ere. Marten izandako inpaktu meteoritiko handi batzuk planetaren erakarpen grabitatorioa gainditzeko gai izan ziren arroka batzuk jaurti zituztela uste da; horiek Eguzki Sistemaren orbitarik barrenekoetara iristeko abiadura nahikoa izan zuten, Lurraren kontra talka egin eta meteorito bihurtuz. Iruñeko Planetarioaren zientzia-dibulgazio eta hezkuntza jarduerek Obra Social “la Caixa” eta Fundación Caja Navarraren sustapena dute.    

volver_listado

Agenda

Comprobar disponibilidad
30 AÑOS
Nueva tarjeta regalo NICDO CERRADO PROTECCIÓN DE LA NOCHE

Firma

Ayudan a los propietarios de páginas web a comprender cómo interactúan los visitantes con las páginas web reuniendo y proporcionando información de forma anónima.