SAIOEN EGITURA
Izarren eskolako saioak hiru ataletan egituratzen dira: lehenik, saioari isena ematen dion planetario-programa proiektatzen dugu; ondoren, zuzeneko atala dator, eta atal honetan, eguneko zerua ezagutuko dugu, izarren proiektagailuaren laguntzarekin; azkenik, bukatzeko, solasaldia eginen dugu, ikasleek iskusi dutenaren gainean dituztend zalantzak argitu ahal izateko. Saio bakoitzaren iraupena ordubetekoa da eta Iruñeko Planetarioko pedagogia taldeko irakasle batek zuzenduko du.
Programa bakoitzak du dagokien material didaktikoa, bisitaldiaren aitzinetik edo ondotik egiteko diseinaturik dagoen jarduera multzoa. Laneko material hau irakasle arduradunaren izenean igortzen da, hizarturiko data baino dezente lehenago.
Bestetik, jarduera hau zure oharrei, iruskinei eta kritikei irekia egotea nahi dugu. Xede horrekin, ebaluazio-inkesta emanen dizugu, ondoren igor diezaguzun. Aitzineko ikasturteetako esperientziaren ondotik, inkestetan adierazitakoak balio izan digu egungo programazioa egiteko. Hortaz, eskatu nahi dizugu atxikia doakizuen ebaluazio-inkesta betetzeko eta ondoren zure iritziekin igortzeko.
PUNTUALTASUNA
Gogoan izan ezazu funtsezkoa dela puntualtasuna saioek behar duten garapena izan dezaten. Bertaratzeko denbora ongi planifikatzeko eskatu nahi dizugu, gutxienez ere saioa hasi baino 15 minutu lehenago azaldu ahal izan zaitezte planetarioan.
Gisa berean, gogorarazi nahi dizugu garrantzitsua dela saioaren erreserba eskaera egitea, gero etorriko den ikasle kopurua ahalik eta gehien urbiltzeko.
SAIOEN ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera (eskola-egunetan): 10.00etan, 11.30etan y 13.00etan (puntualtasuna, otoi)
PREZIOA IKASLEKO
3,5 € (Saioa baino 15 minutu lehenago egiten da ordainketa, txartel-leihatilan)
GEHIENEZKO IKASLE KOPURUA SAIOKO
150
IZENA EMATEKO FITXA BETETZEKO JARRAIBIDEAK
Aurretiko eskaerarako fitxa imprima ezazu, eta bere ondoren, igor ezazu Iruñeko Planetarioa ondoko bideetakoren bat baliatuz:
Fax: 948 26 19 19
Posta:
Izar-eskola
Iruñeko Planetarioa
Sancho Ramírez kalea, z/g
31008 IRUÑA
E-mail: escuela@pamplonetario.org
Behin fitxa igorri duzula, dei iezaguzu 948 26 26 28 telefonora, astelehenetik ostiralera, goizaz, erreserba baieztatzeko.
Hitzarturiko data baino hilabete lehenago, zure izenean igorriko dugu erreserba baiztatzen duen gutuna. Bertan azalduko dira data, ordua eta ikasle kopurua, eta baita hitzarturiko saioari dagokion material didaktikoa ere.
BESTELAKO BISITAK
Beste erakunde batzuek ere antolatzen dituzte zure interesekoak izaten ahal diren bisitak.
Iruñean zehar bisitaldi gidatuak (ERREKA - Tlf. 948 221 506)
Energi berriztagarri instalazioak (FIRA - Tlf. 948 263 225)

