Robotika familiartean LEGOrekin

03/03/2018

Prezioa: 12.50 €

Belaunaldiarteko robotika tailerra pertsona heldu eta 8 urtetik aurrerako haurrentzat (2010. urtean edo lehenago sortu direnentzat). 

Hemen dira robotak! Gure bizitzaren parte dira, dagoeneko. Gure etxea garbitzen laguntzen diguten gailuetatik hasi eta bakarrik dabiltzan autoetatik hasita, industrian laguntzen diguten robot mordoez inguraturik bizi gara. Horiek programazioaz arduratzeko prest?

Tailer honetarako guraso, izeba-osaba, aitatxi-amatxi edota anai-arrebak bilatzen ditugu. Robotika ikasiko dugu Lego Mindstorms eta bere sentsoreekin. Zer egin dezakegu robot batekin? Programatzen ikasiz gero... gure inguruarentzat eta gure onurarako gauza aunitz egin ahal ditugu! Tailerraren hasieran erronka bat botako dutu eta LEGO Mindstormen bitartez robotika eta programazioan murgilduko gara. 

Roboten elemetuak ezagutu ditugu gure beharren arabera motoreak, sentsoreak eta egitura bere eraikiz. Saiakera-akats metodologiaren bitartez robota hobetuz joanen gara tailerraren hasierako erronkari aurre egin ahal izateko. Era berean, ordenadoreari esker robotak programatzen ikasiko dugu eta ikasitakoa besteeki partekatuko dugu. Ezagutzaren arabera aurrera eginen dugu zuek izanen zaretelako erronkak gaindituko dituzuenak!

Atsalde-erdialdean atsedenalditxo bat eginen dugu indarrak hartzeko... ekar ezazue merendatzeko zeozer eta ondoren... programatzen jarraituko dugu! 

 

Norentzat: pertsona helduak eta 8 urtetik aurrerako haurrak. 

Ordutegia: 17:00etatik a 20:00etara.

Izena emateko: online  "Izena-eman" botoia sakatuz edo Iruñeko Planetarioko txarteldegian. 

Prezioa: 12,5€ pertsona bakoitzeko. Pertsona heldu bakoitzeko eta haur bakoitzeko izen-emate bana egitea nahi eta nahiezkoa da. 

Robotika familiartean LEGOrekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.