Aurkezpena > Izar-eskola

IZARRAK, TEKNOLOGIA, ZIRRARAK

Ikasteko gogoak pizteko baliabidea. Adin guztientzat.

Iruñeko Planetarioaren proiektu honek Obra Social "la Caixa", Caja Navarra Fundazioa eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren babesa du.

Fundación Caja Navarra Obra Social La Caixa

Gure eskolaren helburu nagusia eskola­ curriculuma osatu eta garatzea da, Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino. Hezkuntza-eskaintza honetan kasteko  prozesua jolasarekin uztartzen da izar, zientzia eta teknologiaren bitartez. Astronomiaren eskutik beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, hala nola, historiara, literaturara, arte plastikotara, filosofiara, pil-pilean dauden teknologietara edota beste hizkuntzetara. 

SAIOEN ORDUTEGIA:

  • Asteartetik ostiralera (eskola-egunak) 10:00etan eta 12:00etan.
  • Gehienezko iraupena: 90 minutu.
  • Saioa hasi baino 15 minutu lehenago planetarioan egotea komeni da.

IKASLE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKO PREZIOA: kontsulta egin. 

ERRESERBA EGITEKO ARGIBIDEAK

  • Gure saioen erreserbak webgunearen bitartez eginen dira galdetegi hau erabiliz. 
  • Eskaria jasotzen dugunean zuekin harremanetan paratuko gara behin ­betiko datuak finkatzeko. 
  • Saioa hasi baino lehen ikasle kopuru zehatza aipatuz leihatilan ordain dezakezue edo  online egiteko aukera dago ere.
  • Zalantzarik izanez gero deitu 948 26 26 28 telefonora edo idatzi escuela@pamplonetario.org helbide elektronikora.

ESKOLA-SAIOAK

Izar­-saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da. Hiru azpiataletan banatzen den egitura finko bat proposatzen dugu: lehendabizi, saioari izena  paratzen  dion  pelikula  proiektatzen  dugu kupulan.  Pelikula  bakoitzak  planetarioko  lantaldeak  propio egokitutako  material  didaktikoa  du,  ikasleek  gelan  bisitaldiaren  aurretik  edo  ondotik  lantzeko. Bigarren zatian, gure izar-proiektorea nagusituko da eta bere laguntzarekin bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen  diren  astro  eta  konstelazio  nabarmenenak  ezagutuko  ditugu.  Azkenik, teknologiaren eskutik zientzialari edo astronauta bilakatuko gara interneten laguntzaz.

EE_planetec72.jpg

Teknologia-saioek robotika, 3D inprimaketa eta Arduinoa ikasteko aukera ematen dute, baita tramankuluekin gauzak sortzeko ere. 90 mintutu proposatzen ditugu talde-lanean aritzeko, kideei rol eta erronka desberdinak proposatuz ikasle bakoitzari bere erritmoan ikasteko auekra emanez programazio eta robotikaren bitartez. Erronkek programazio eta pentsamendu konputazionalaren oinarrizko egiturak barneratzeko aukera ematen dute eta  bitartean, led, botoi edota sentsoreen muntaia nola egiten den irakatsiko da. Internet eta sare sozialen erabilera ona sustatzea landuko da. 

robotica72.jpg

Bisitaldia osatzen duten saioak. Izar eta teknologia saio nagusiak beste jarduera batzuekin konbina daitezke Iruñeko Planetariora egiten den bisitaldia osatu eta luzatzeko. Jarduera hauek lehen hezkuntzatik aurrera eskainiko dira. 


2017-2018 IKASTURTEKO SAIOAK

Hemen duzue ikasturte honetako saioen zerrendaSaio bakoitzaren fitxan zein hizkuntzatan eskaintzen den ikusi ahalko duzu. 
 


HEZKUNTZA-ROBOTIKA

Nafarroako Hezkuntza Robotikaren Baliabide Zentrua Iruñeko Planetarioan dago Nafarroako Gobernuako Hezkuntza Saila eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

 

Buletina