2016-2017 Ikasturtea bukatu da. Irailean itzuliko gara!

2016-2017 Ikasturtea bukatu da. Irailean itzuliko gara!
2017/06/23

Udako sosltizioarekin batera akitu da planetarioko ikasturtea eta Izar-eskolaren balantzea egiteko garaia heldu da. Iruñeko Planetarioko hezkuntza-eskaintzaz ari gara, eskola-kurrilukumak osatu eta garatzeko balio duena.

Azken hilabeteetan espazioko bizitzaz aritu gara Nazioarteko Egoitza Espazialaren azken albisteak plazaratuz, eta jarduera borobiltzeko aukera ere izan dugu Europako Espazio Agentzian lana egiten duten bi astronautaren bisitaldia jaso baitugu. Pedro Duque eta Luca Parmitanok euren esperientziaren berri eman ziguten, ikasle zein publiko orokorrarekin batera eginiko bi saiotan.

 

Planetarioko bisitaldia luzatu asmoz eta goiz osoko egonaldia egin ahal izateko, ikasturte honetan zenbait proposamen prestatu ditugu. Planeten saioa, robotika edota sare sozialen inguruko jarduerak kupularen zeru izarratuaren azpian gauzatzen diren emanaldiekin uztartu ahal izan dira.




 

Azkenik, ikasle aunitz lorezain galaktiko bihurtu dira Galaxiaren Lorategiaren eraikuntza proiektuan parte hartu baitute. Lorategi eder hau Iruñeko Udalarekin batera sortu dugu.
 

2016-2017. ikasturte honetan 24. urtea bete ditu Izar-eskolak. Bildutako esperientziak gure eskaintza osatu eta berritzera garamatza zuen parte hartzea sustatzeko. Une honetan, datorren 2017-2018 ikasturteko programazioa prestatzen ari gara, helburu zehatz batekin: hezkuntza-komunitatearen zerbitzura gaude ikasleen ikasteko gogoa pizteko, ezagutza eta ikaskuntzarekiko jarrera positiboa bultzatzeko, eta azken finean pertsonen garapenean giltzarri izateko. Nabarmendu nahi dugu ikastea dibertigarria, bizigarria eta zirraragarria den esperientzia dela.

Izar-eskola Obra Social "la Caixa" eta Fundación Caja Navarrak gogotsu sustatzen dute. Beraiek gabe hau guztia ez litzateke posible. 

Irailean itzuliko gara eskaintza berrituarekin!

 

 

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.