Bidali zure izena Martera!

Bidali zure izena Martera!
2017/10/10

NASAk Martera bidaliko duen hurrengo misioaren izena InSight da eta astro gorriaren sakonean lana eginen du planeta harkaitztsuen gainean dugun ezagutzan aurrerapausuak emateko. Horrek ere, Lurra hobeki ulertzea ekarriko du. Misioak zenbait zientzia-tresna eramanen ditu milaka eta milaka pertsonaren izenez lagundurik. 

2015ean ia 827.000 pertsonek izena eman zuten espaziuntzian bidaliko den siliziozko mikrotxip batean sartzeko. Orain, NASAk bigarren mikrotxip bat gaineratzea erabaki du publikoari berriz ere aukera emanez euren (gure) izenak Marteraino bidaiatzeko. Bidaiatzeko txartelak esteka honetan eskatu ahalko dira datorren azaroaren 1era bitartean

 


 

InSight misioa Kaliforniako Vandenberg Air Force Basetik jaurtiko da 2018ko maiatzean.

 


Intesekoa izan daiteke: 

TECNOCIENCIA PROIEKTUA - IRUÑEKO PLANETARIOAN. Eman izena urriaren 19ko tailerrean esteka honetan
 

tarjeto_ntecnociencia_eus.jpg

 

Gainera, gure zientzia eta teknologia tailerren eskaintza agendan aurkituko duzue. 


Karmele (@mirenkarmele11)

Izar-eskola (@pamplonetario)

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.