Erakusketak

Erakusketak bisitatzeko sarrera librea da eta planetarioa zabalik dagoen ordutegian ikus daitezke. 
Hona hemen gure ordutegia

MUNCYT (Museo Nacional de Ciencia y Tecnología) Leihoa ·  Eguzki-erlojuak

  • Eguzki-erloju Ekinoziala edo Ekuatore-unibertsala (1985/004/0358) - 1870-1920. Erloju hauek edozein latitudetarako presta daitezke. Behin brujularekin orientatu denean eta graduatutako linboaren ordu-eskala zeru-ekuatorearekiko paraleloan kokatzen denean, lortuko dugun eguzki-ordua honakoa izanen da: gnomonaren itzalak  erdialdean grabatuta dagoen eraztunean sortutako itzalak adieraziko duena.
     
  • Lorategian kokatzeeko Eguzki-erloju horizontala  (2000/033/0001) - 1646. Pizarrazko erloju-linboa, eskuarki lorategietan erabili ohi zen motakoa. Erdialdean gnomona txertatzeko zulotxoa ikus daiteke (gnomona galduta dago). Zenbait grabatu ditu: ilargiaren faseak edota zenbaki arabiar zein erromatarretan egindako eskalak. Piezaren atzealdean zenbait idazkun ageri dira, galdutako gnomonaren inklinazioa kalkulatzeko ahalbidetzen duen triangelua, esaterako. Ziurrenik, 48ºkoa. 
     
  • Planetarioa (1992/014/0002) - 1830-1840. William Harris & Co. Planetario hauek modelo heliozentrikoa irakasteko erabili ohi ziren. Eredu hori zabaltzeak zenbait zailtasun zituen, Lurretik bertatik egin daitezkeen behaketak zalantzan jartzea zekarrelako. Eskuz egindako engranajez osatutako mekanismo bati esker Ilargiak Lurraren inguruan duen mugimendua eta Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duena azaltzea posible da. 
     

Kosmosaren Argiak

Teleskopio astronomikoen irudiak tamainu handian. Bizita eta heriotza bere baitan duten irudi ikusgarriak, urrutiko mundu erraldoiak planetariora dakartenak. Zientzia eta teknologiak argiaren azterketari esker, besteak beste,  lortu du aitzin egitea. Horren lekuko dira espazioan egin izan ditugun bidaiak. 
 

Erakusketa honek photocall moduko bat izan nahi du. Bisitariei selfie bat egiteko gonbitea luzatzen die Plutonen egonen bailiran bezala, edota milaka izarren jaiotzaren lekuko gisa. 
 

Kosmosaren argiez gozatzeko ibilbidea da, gure ere kosmosaren argia bagarela ulertzeko. 

 

Nabarmenduak

Sarrerak erosi Multimedia
Buletina