Haurrendako pelikulak

Non dago Eguzkilorea?

Non dago Eguzkilorea?

Mari aitzinako euskaldunen Dama da, guztiaren ama. Denbora eta eguraldiaren jabe da eta iparraldeko haranetan bizi diren lagunak bisitatzea maite du. Gaur Baztanerat abiatu da, baina ez du bere eguzkilorearen arrastorik aurkitu. Non egonen da? Joan gaitezen bere bila Marirekin, bitartean istorio aunitz ezagutu eta lagun berriak eginen ditugularik.

Iraupena: 30 min.

es eu

info


Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa

Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa

Neskatiko berezi baten ipuina da. Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa udaberriko egun batean hortzadarretik buruz behera ibiliz guganaino iritsi zen, izugarrizko ekaitz baten ondoren. Berak gauzen gaineko ikuspuntu desberdina du, beharbada, bere ibiltzeko modu bereziagatik.

Iraupena: 30 min

es eu en

info


Bakteria mutantea

Bakteria mutantea

"Bakteria mutantea" munduan bere tokia aurkitu nahi duen bakteria baten istorioa da. Une honetan ez dugu pelikularen euskal bertsiorik. Hori dela de eta informazio guztia gaztelaniaz paratzen dugu.

La historia comienza en los confines de la Vía Láctea, donde dos estrellas discuten si el universo es un lugar aburrido, en el que nunca ocurre nada, o si por el contrario está lleno de misterios y sorpresas. La acción se desplaza hacia un planeta muy similar a la Tierra y se sumerge en el océano hasta penetrar en el interior de un alga, donde conoceremos a la protagonista, una pequeña bacteria mutante.Mademoiselle Ameba...

Duración: 30 min.

es

info


Amamalur

Amamalur

Gure planetaren Historia ezagutzen al duzu? Lurrak berak, bere sorrera eta bilakaera kontatuko digu pelikula honetan: bizitza  nola agertu zen azalduko digu eta horren garapena nolakoa izan den gu geu agertu arte. Horrekin guztiarekin batera Ilargia nola sortu zen kontatuko digu, baita bere anai- arrebak diren beste planetak nolakoak diren ere.

Iraupena: 30 min.

es eu en

info


Banpiroaren gaua

Banpiroaren gaua

Von Siro banpiro barazkijaleak izarrak behatzea maite du. Dagoberto bare laguntzailea da eta honek "kinka" zeru simulagailua eraiki du: tresna horrekin galaxiak, nebulosak, planetak... erakutsiko dizkio Von Sirori. Zatoz banpiroaren gazteluko gau zoragarriaz gozatzera!

Iraupena: 40 min.

es eu

info


Bostiren mundua

Bostiren mundua

Bosti zeruan bizi den bost punta dituen izarra da. Harekin jostatzen eta ikasten arituko gara. Asmakizunak, kantak, dantzak, jolasak... aurkeztuko dizkigu eta ibilaldi bat egiteko tartetxoa ere izanen dugu. Ongi etorri Bostiren mundura!

Iraupena: 50 min.

es eu

info


Uraren bila

Uraren bila

Urrutiko planeta batean, "oso aurreratua" den zibilizazio baten mundua suntsitzear dago. Bertan bizitzea ia ezinezkoa denez, Robyc robotari esker bigarren aukera bat izan dezakete. Zabal ezazu Ipuin magiko hau eta murgil zaitez bere abenturetan!

Iraupena: 35 min.

es eu

info


Zeruko marrazkiak

Zeruko marrazkiak

Ilargia eta eguzkiaren eskutik gure arbasoek zeruan irudikatutako marrazkiak ikusiko ditugu. Konstelazio horiez gain, urtaroak, planetak, eta erderaz asteko egunen izenek duten jatorria ikasiko dugu ere.

Iraupena: 35 min.

es eu

info

Buletina