Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa

es eu en

Neskatiko berezi baten ipuina da. Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa udaberriko egun batean hortzadarretik buruz behera ibiliz guganaino iritsi zen, izugarrizko ekaitz baten ondoren. Berak gauzen gaineko ikuspuntu desberdina du, beharbada, bere ibiltzeko modu bereziagatik.

Iraupena: 30 min


Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa pertsonaia berezia da. Ilargiaren sekretuak jakiteaz gain, mareei kasu egiten die eta zuhaitzekin hitz egiten du. Baina gehien maite duena lagunekin tarta jatea da zeru izarratua behatu bitartean. Agian horregatik ekin zion alderantziz ibiltzeari... zerua bere oinen azpian ikusteko nahia asetzeko.

Youtube

Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa buruz beherako ipuina da. Pelikula honetan Ikuspuntu desberdinak erabiltzen dira inguratzen gaituenaz jabetzeko. Lehen lurra besterik ez zegoen tokian... orain zerua ikusiko dugu.

La Niña que sabía caminar al revés es un cuento boca abajo. Una historia dada la vuelta que quiere invitarnos a contemplar lo que nos rodea desde un nuevo punto de vista. Aquí todo es diferente, y allí donde antes veíamos solamente suelo, ahora quizá podamos ver el cielo.

Istorio bitxi honen aita Raúl Manzanal dugu. EHUko Arte Ederretan Lizentziatua da eta egun margolari eta ikus-entzunezko artista da ere. Iruñeko Planetarioan lan egiten du eta ditugun pelikulen irudi guztiak kupulan txukun jartzeaz arduratzen da, fulldome proiekzioen arduradun nagusia delarik.

Igor Legarreta Gómez ere EHUko Arte Ederretan lizentziatua da eta zenbait film laburretan ("El Gran Zambini") parte hartu du; baita telebista serieetan (Urban Myth Chillers) ere. Mateo Gil bezalako zinemagileekin ere lan egind du.

Virginia Santoz Itoiz ere  EHUko Arte Ederretan lizentziatua da eta 2004. urtean Nafarroako Gobernuaren beka jaso zuen  Gustavo de Maeztu museoan paratu zen "Viejas" proiektua aurrera ateratzeko. Zenbait erakusketa egin ditu Reciclarte Aretoan, Zizur Nagusiko Kultur Etxean eta Gayarre Antzokian.Diseinu muralak egiten dituen  www.lamaquinadibujadora.com enpresaren sortzaile eta diseinatzailea da.

Mikel Salas konpositore, multiinstrumentistea eta soinu-ingeniaria da. Azken urteean zinema munduan egin dituen lanek zenbait errekonozimendu jaso dituzte: "Bajo las estrellas, "Mal día para pescar", "Pura Vida", "REC3: Génesis", "Minerita", "Paradiso"... Iruñeko Planetarioko lanetan ere aspalditik parte hartzen du, esaterako, Izar-eskolako pelikula den "Izarretako Zirkoan" edo "Zeru Sakonean" filman.


KREDITOAK (jatorrizko bertsioan mantentzen ditugu)

Dirección: Raúl Manzanal

Guión: Igor Legarreta

Dibujos: Virginia Santos Itoiz

Música Original: Mikel Salas

Montaje musical y sonoro: Josean Olaberri (Tok! Audio)

 

Voces

Narrador: Javier Ibáñez

Niña y Araña: Itziar Suárez

Búho: Patxi Larrea

Cangrejo: Sergio De Andrés

Diseño visual y montaje fulldome: Raúl Manzanal

 

También han colaborado:

Fernando Jáuregui, asesoramiento cientifico/técnico

Nieves Gordón y Javier Armentia, producción, comunicación y web

IRSA+Esc. Comunicación, artes gráficas

Observatorio Europeo Austral, fotos del Universo


TALDEENTZAKO PELIKULAK

Pelikula hau ez badago gure agendan programaturik eta taldean etortzeko asmoa baduzue, jartzeko eska dezakezue (gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera). Gogoan izan zuen eskaria zeruraren zuzeneko azalpenarekin konbina dezakezuela. Bidal iezaguzue zuen proposamena galdetegi honen bitartez.

Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.