Banpiroaren gaua

es eu

Von Siro banpiro barazkijaleak izarrak behatzea maite du. Dagoberto bare laguntzailea da eta honek "kinka" zeru simulagailua eraiki du: tresna horrekin galaxiak, nebulosak, planetak... erakutsiko dizkio Von Sirori. Zatoz banpiroaren gazteluko gau zoragarriaz gozatzera!

Iraupena: 40 min.


Youtube:

Planetarioan aunitzetan gauari buruz dihardugunez, kondairetan gauez agertzen den banpiroaren pertsonaia berreskuratu nahi izan dugu iluntasunean gertatzen direnak kontatzeko.

Raúl Manzanal Woody Allenen istorio batean oinarritu zen lan hau sortzeko. Horretan, banpiro batek larritasunean aurkitzen da eguzki eklipse baten ondotik gaua eta eguna nahastu ondoren. Horra hor gure kondea den Von Siro pertsonaiaren sorrera.

Gure banpiroak nahasmen horren ondotik barazkizale izatera pasa zen, eta eguzki eklipseak zeruareriko jakinmina piztu zionez, astronomia ikastea erabaki zuen. Hori lortzeko Dagobertoren laguntza izanen du sekulako makina berezia sortu duen gazteluko laguntzailea. Bi petsonaia xebre hauen laguntzarekin zeruan barna murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. 


KREDITOAK (jatorrizko bertsioan mantentzen ditugu)

Dirección e idea original de Raúl Manzanal

Guión: Fernando Jáuregui

Diseño visual: Raúl Manzanal

Diseño de sonido: Josean Olaberri

Música original: Jose Arcaya

Voces:

Narradora - Itziar Suárez

Von Siro - Patxi Larrea

Dagoberto - Ramón Vidal


Grabado en TOK! Audio Estudio de Postproducción


TALDEENTZAKO PELIKULAK

Pelikula hau ez badago gure agendan programaturik eta taldean etortzeko asmoa baduzue, jartzeko eska dezakezue (gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera). Gogoan izan zuen eskaria zeruraren zuzeneko azalpenarekin konbina dezakezuela. Bidal iezaguzue zuen proposamena galdetegi honen bitartez.

Banpiroaren gaua

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.