Mari aitzinako euskaldunen Dama da, guztiaren ama. Denbora eta eguraldiaren jabe da eta iparraldeko haranetan bizi diren lagunak bisitatzea maite du. Gaur Baztanerat abiatu da, baina ez du bere eguzkilorearen arrastorik aurkitu. Non egonen da? Joan gaitezen bere bila Marirekin, bitartean istorio aunitz ezagutu eta lagun berriak eginen ditugularik.
Iraupena: 30 min.
Euskal mitologia eta zientzia uztartzen dituen marrazki bizidunez egindako ikus-entzunezkoak Baztanen barna galdu den Eguzkilore bat du abiapuntu. Bilaketa horretan, izarrak, ilargia eta konstelazioak ezagutzeko parada izanen dugu, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak lagunduta.
Youtube:
Proposamen honen benetako protagonista Baztan bera da, bere kondaira, txoko eta jendearekin. Jatorrizko musika Iñigo Belzunegi Iturriak sortu du eta Baztan lokuzioa Ikastolako hainbat guraso eta ikaslek zein ikasle ohik egin dute: Xorroxin Irratia, EiTB eta Elizondoko Abesbatza Txikiko haurren ahotsak izanen ditugu entzungai pertsonaien ahotan. Pelikula Baztan Ikastolako ikasle ohi eta Iruñeko Planetarioko langilea den Miren Karmele Gomez Garmendiak zuzendu du, istorioari soinu eta koloreak sentitzeko modu berezia gehitu diolarik.
Edonola ere, 2015. urtekoa ez da Iruñeko Planetarioak Nafarroa Oinezekin izan duen lehen kolaborazioa. Izan ere, 1999. urtean -Jaso Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezko jardueren baitan -Iruñeko Planetarioko kupularako proiekzio berezia egin zen. Orduko hartan, Bernardo Atxagak espreski utzitako "Asto bat hipodromoan" ipuina erabili zen.
Orain, ordea, 1999an ez bezala, produkzio eta bistaratze teknikek kupula osoarentzat egindako bideoa sortzea ahalbidetu dute. Honela, Iruñeko Planetarioko produkzio taldeak -teknologia berriak eta urte hauetan pilatutako lan eskarmentua baliatuta- euskaraz sortutako lehendabiziko fulldome produkzio originala aurkeztu du, gure lurraldeko istorioak nazioartera eramanen dituena.
Toki horietako arbasoek ere zerua behatuko zuten, izarren artean istorioak idatzi eta mitologia sortuz, antzinako euskaldunek egin bezala.
‘Non dago eguzkilorea?´ filma Nafarroa Oinez 2015 ospatzeko sortu zen eta 2015/2016 ikasturtetik aitzin, planetarioko hezkuntza-programaren baitako Izar-eskolan ikusi ahalko da. Era berean, zinema fulldome saioetan ere ikusgai izanen da, Iruñeko Planetariora hurbildu nahi duen ororentzat.
KREDITOAK
Zuzendaria: | Miren Karmele Gomez Garmendia |
Diseinu bisuala: | Raúl Manzanal Nogales |
Gidoia: | Miren Karmele Gomez Garmendia, Fernando Jáuregui Sora |
Jatorrizko musika: | Iñigo Belzunegi Iturria |
Soinua eta efektuak jartzea: | Josean Olaberri. Tok! Audio |
2D eta 3D Animazioa eta Fulldome muntaia: | Raúl Manzanal |
Jatorrizko marrazkiak: | Miren Karmele Gomez Garmendia |
Ekoizpena: | Nieves Gordón Arce, Marta Igoa Erro, Rakel Sueskun Eguaras, Miren Karmele Gomez Garmendia |
Jatorrizko argazkilaritza: | Fernando Jáuregui Sora, Nieves Gordón Arce |
Euskara: | Lokuzioak: Mari: Nerea Alzuri Ordoki Narratzailea: Fernando Anbustegi Goñi Basajaun: Ion Mindegia Petrirena Irakaslea: Marijo Garmendia Urtizberea Lorea: Paula Gonzalez Paniagua Amaia: Alba Azcarraga Goñi Antton: Joanes Altxu Urtasun Gela: Enaitz Goñi Erausquin, Eneko Iribarren Aleman, Onintza Gorosabel Irisarri, Urko Jubera Idoate, Mikele Jubera Idoate, Iraide Iturregi Celayeta, Irati Viguria Etxabari, Olaia Urrutia Opoka, Maialen Migeltorena Gaskue, Naxara Aleman Irisarri, Izaro Dendarieta Escudero |
Grabaketa tokia: Elbetea Records – Elizondo, Baztan | |
Ekoizpena: Maki Urtasun Jaimerena, Kristina Urtasun Jaimerena | |
Soinu Teknikariak: Mikel Biguria, Kandi Fernandez | |
Gaztelania: | Mari: Amalia Cantarero Narratzailea: Juan Ochoa Vela Basajaun: Guillén Caballé Irakaslea: Mireia Faura Lorea: Sonsoles Silvela Amaia: Inés Silvela Antton: José Manuel López Grabaketa tokia: Estudios SDI Media –Madrid Ekoizpena: Lola López, Manuel Bellido Soinu Teknikariak: Lorena Sigmaringa, Mª Eugenia Serna |
Komunikazioa eta webgunea: | Nieves Gordón Arce, Javier Armentia Fructuoso, Nafarroa Oinezeko Komunikazio Batzordea |
Gida didaktikoa: | Miren Karmele Gomez Garmendia, Fernando Jáuregui Sora |
Itzulpenak: | Ingelesa:Nancy Bang, Frantsesa: Emmanuel Valtener |
ISStik ikusten diren Lurraren argazkia: | ESA, NASA |
Elkarlanean aritu direnak: | Javier Lacunza, Silvia Urdánoz, Mónica Ruiz, Arantxa Rodríguez, Joaquín Saro, Miguel Ángel Bretos, Antonio Zudaire, Mariano Inza, Alejandra Nicosia, Mª Paz Erviti, Yolanda Goikoa, Diana González |
Esker-ematea: | Istarbey Landa Etxea, Xorroxin Irratia, Julen Durandegi, Hutsun Txalaparta Taldea, Mikel Urrutia, Anai Gambra, Nacho Piek, Maria Lizardi, Bihotz Unanua, Angel Garzia, Iñaki Aginaga, Miren Mindegia, Itziar Mena, Joseba Otondo, Idoia Sobrino, Oianko Garde, Maite Iturralde, Mari Joxe Iturralde, Juanjo Atxa, Marilu Apeztegia, Jasone Altxu, Sokorro Iñarrea, Mari Paz Goñi, Mari Carmen Goñi, Kepa Dendarieta, Nafarroako Ikastolen Elkartea |
Gure eskerrik beroenak Joxan Artzeri bere olerkia uzteagatik: | Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura betiko iturri zaharretik. |
Baztango eszenatokietako giro-soinuak (iturria, basoa, zelaiak, ikastola…) Joxean, Karmele, Fernando eta Nievesek grabatu zituzten jatorrizko lekuetan
Joxean, Iñigo, Karmele, Raul, Fernando eta Nievesek Iruñeko Planetarioko kupula azpian soinu-nahasketak egin zituzten 2015eko urriaren 5ean, astelehena.
Baztan Ikastolaren familia osatzen duten haur, irakasle, gazte, guraso, aitatxi eta amatxiei eskeinia
Iruñeko Planetarioak 2015eko Nafarroa Oinez ospatzeko egindako ekoizpena da
TALDEENTZAKO PELIKULAK
Pelikula hau ez badago gure agendan programaturik eta taldean etortzeko asmoa baduzue, jartzeko eska dezakezue (gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera). Gogoan izan zuen eskaria zeruraren zuzeneko azalpenarekin konbina dezakezuela. Bidal iezaguzue zuen proposamena galdetegi honen bitartez.