Jardun

Jardun atalak hainbat diziplinarekin kontaktuan jartzeko aukera dakar berarekin eta horretarako iraupen desberdineko jarduerak proposatuko dira. Bidearen zati bat egina dago agendan dauden ohiko ekintzen bitartez, baina gauza berriak prestatzen ari dira.

Zientzia eta Teknologia tailerrez gain, Jardun atalean, esaterako, Tecnociencia dago: epe luzeko irakaspen-zerbitzua oinarria duen proiektua, planetarioa bezalako beste Zentru eta Museoekin lantzeko pentsatua. Nafarroako FIRST Lego League ere hor dago, 10. urteurrenean murgilduta, eta lehiaketa eta elkargune honen antzekoak diren beste batzuk ere prestatuko ditugu. Horietan sormena eta ikus-entzunekoen sorkuntza bultzatuko da, beti ere zientzia eta teknologia oinarri izanen duten proposamenak bilatuz. Nafarroatik kanpo dauden ferietan parte hartzea bultzatuko da eta nazioarte mailako programetan parte hartzeko jarduerak eginen dira ere. Horien artean, batzuk aipatzearren, Girls Day in Technology, Women in Tech, STEM Talent Girl edo Global Game Jam daude.

Otsailaren 11 - Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Otsailaren 11 - Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Emakumeek eta neskek zientzian berdintasunezko parte-hartzea izateko xedearekin, otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak.  [Hona hemen dokumentua  A/RES/70/212 ]. Genero berdintasuna eta neska zein emakumeen indartzea bultzatzea du helburu egun honen ospakizunak. 

 



info


Eskolaz kanpoko jarduera teknologikoak

Eskolaz kanpoko jarduera teknologikoak

Datorren ikasturteko eskolaz kanpoko jardueren berri izateko idatz ezazu mezu bat  info@planetastem.com helbidera. 


Programazioa, hezkuntza-robotika eta 3D modelazio eta inprimaketa, programazio-lengoaia desberdinetan oinarritzen diren irakaskuntza-tresnak dira eta haur zein gazteei euren irakaspen prozesua eraikitzeko aukera ematen dute. Urteko programa honetan teknologiaren bitartez konponbide berritzaileak bilatu beharko dituzte egiazko erronka bati



info


Nafarroako FIRST LEGO League

Nafarroako FIRST LEGO League


FIRST LEGO Leaguek 10 urte betetzen ditu Nafarroan zientzia eta teknologia bultzatuz gure erkidegoan. 6-16 urte bitarteko neska-mutilentzako nazioarteko erronka da, STEM ( ingeleseko siglen arabera, zientzia, teknologiak, ingeniaritzak eta matematikak) bokazioak bultzatzen dituena aldi berean XXI. Mendeko gaitasunak bere gain hartzen dituena. Horien artean, talde lana, komunikazioa, errespetua, erabakiak hartzea eta gizarte laguntza daude. 2017-2018ko ikasturteko erronkaren izenburua Hydro Dynamics da eta taldeek gizakien uraren zikloaren inguruan konponbide berritzailea bilatu beharko dute. 



info


Global Game Jam

Global Game Jam

Global Game Jam® (GGJ) jokuak sortzeko ekitaldia da eta mundua guztian ospatzen da urtarrilaren 26tik 28ra egoitza desberdinetan. Erronka honakoa da: ekitaldiaren hasiera gai bat plazaratuko da eta parte hartzaileek 48 ordu izanen dituzte bideojoko bat sortzeko



info


Kodearen Astea (Code Week)

Kodearen Astea (Code Week)

Del 6 al 21 de octubre de 2018.

Gaur egun bizi garen mundua etengabeko eraldaketan dago teknologiaren aurrerakuntza azkarrari esker. Horren ondorioz, lan egin, komunikatu, erosi edo pentsatzeko modua ere aldatu da. Aldaketa azkar hauei aurre egiteko eta inguratzen gaituenari zentzua emateko behar beharrezkoa da teknologiaren funtzionamendua ezagutzea, baita etapa berriari egokitzeko lagungarriak izanen diren gaitasun berrien garapena ere. 



info


Nazioarteko Espazioaren Astea (World Space Week)

Nazioarteko Espazioaren Astea (World Space Week)

Urriaren 4tik 10era Zientzia eta teknologiak gizakion bizimodua hobetzeko jokatu duten papera azpimarratzeko ospakizun ugari egiten da munduan zehar. 1999. urtean Nazio Batuen Asanblada Orokorrak Nazioarteko Espazioaren AsteaWorld Space Weekaldarrikatu zuen ondorengo bi gertakariak oroitzeko:  

  • 1957ko urriaren 4a: egun horretan gizakiak sortutako lehenbiziko satelitearen, , Sputnik 1aren jaurtiketa arrakastaz gauzatu zen. Modu horretan, espazioaren esplorazioaren bidea ireki zen eta aurten gertakariaren 60. urteurrena ospatuko dugu!
     
  • 1967 urriaren 10a: data horretan Estatuek espazio-esplorazioaren inguruko jarduerak arautzeko Tratatua sinatu zuten.


info


Nafarroako Zientzia, Berrikuntza eta Teknologiaren Asteak

Nafarroako Zientzia, Berrikuntza eta Teknologiaren Asteak

2018ko azaroan.

Zientzia zabaltzeko Europako ospakizun bezala sortu ziren 90. hamarkadan  eta 2007. urtea Zientziaren Urtea izendatuko zenetik Nafarroan ospatzen dira publikoari Zientzia eta Teknologiarekin zerikusia duten jardueren berri emateko eta aldi brean gizartearen parte hartzea bultzatzeko



info


Zientzia-tailerrak

Zientzia-tailerrak

3 eta 15 urte bitarteko neska, mutiko eta gazteentzako. 

Esperimentuak proposatzeaz gain, planetak, astronautak, konstelazioak, izarrak... modu dibertigarrian lantzen dira. Parte hartzaileei talde lanaren garrantziaz ohartarazten zaie eta sormenaren indarra azpimarratzen da. Gure planetaren baliabide naturalak zaintzeare garrantzia agerian uzteko hainbat ekintza proposatzen dira ere. 

Hurrengo jarduerak STEM Agendan plazaratuko dira eta astez-aste horien berri izateko gure buletina erabil daiteke. 



info


Teknologia-tailerrak

Teknologia-tailerrak

Neska, mutiko, gazte eta familientzako. Ama, aita eta pertsona helduentzat ere tailerrak prestatzen dira. 

Egungo teknologiak ikasi eta erabiltzeko tailerrak proposatzen dira honakoak lantzeko: robotika, programazio, konektatutako diskurtso, 3D inprimaketa, errealitate birtual, sare sozialak... etabak. Zientzia tailerrak adin guztietara zuzenduta daude eta taldeentzako jarduera bereziak egiten dira. 

Hurrengo jarduerak STEM Agendan plazaratuko dira eta astez-aste horien berri izateko gure buletina erabil daiteke. 



info


Tecnociencia

Tecnociencia

Tecnociencia proiektuan zientzia-museo desberdinek 12 eta 18 urteko ikasleei zuzendutako zientzia, robotika eta ikasteketa-zerbitzua bere baitan hartzen dituen jarduera martxan paratu dute, eta horren bitartez, parte hartzaileek gIzarteko talde desberdinek duten erronka erreal eta sozial bati irtenbide teknologiko bat eman beharko diote. Deialdi honen asmoa unibertsitateko ikasleak ez direnen artean teknologiaren gaineko interesa piztea da, eta azken helburua horien bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea izanen da.



info