Gaztelu enparantza zientziaz blai

2016/11/08

Atzo 2016 Nafarroako Zientziaren Asteko hasiera ekitaldia izan zen Gaztelu Enparantzan. Pertsona aunitz bertaratu zen eta zientzia formatu desberdinetan jasotzeaz gain ikasi eta gozatzeko aukera izan zen.​

Pertsona ugari hurbildu zen Gaztelu Enparantzan izandako irekiera jardunaldian. Iruñeko Planetarioko lagunak ere han izan ginen gure izar eta teknologiarekin, zirrarak sortu asmoz. Zenbait momentutan euripean pasa bagenituen ere, jakinminez hurbildu ziren gure txokora haur zein helduak, gurean egiten ditugun ekitaldiei buruzko informazioa eskatuz. 

Zientziaren Astearen 16. edizioa azaroaren 16ra arte iraunen du eta ospatuko den egunetan ekitaldi desberdinak izanen dira, hala nola, tailerrak, hitzaldiak, bisitaldiak, ikuskizunak eta erakusketak. Jardunaldi hauen bitartez zientziarekiko zaletasuna piztu nahi dugu bereziki haur zein gazteengan eta zientzia kalera atera nahi dugu zientzialarien lana gizarteratzeko. 

Zientziaren Asteko bultzatzaile nagusiak Zientziaren Lagunen Kluba, Iruñeko Planetarioa, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa dira nafarroako zenbait erakuderen laguntzarekin batera, tartean Navarrabiomed edo Nafarroako Suhiltzaileak. 

Navarrabiomed Gaztelu Enparantzan jarri zuten erakustokian. 

Polizia Zientifikoak publikoaren arreta bereganatu zuen ere. 

Esperimentaziorako aukera ugari egon zen. 

Izarrak, robotika eta 3D inprimaketa gure eraskutokian. 

UPNAko esperimentuek haur eta helduak txundituta utzi zituzten. 

Suhiltzaileen kamioia barrutik ezagutzeko aukera Gaztelu Enparantzan. 

Zientzia Plazara atera dadila! Jardunaldien asmo nagusienetakoa da. 

Kalean ere programatzeko aukera badagoela erakutsi genuen Planetarioko lagunek. 

Azaroaren 10ean, osteguna, 19:30ean

Dibulgazio-saioa: “DE LA BIOMEDICINA AL PACIENTE”. Antolatzailea: Navarrabiomed 

Azaroaren 12ean, larunbata,  19:30ean

Ikuskizuna: “Un salto de gigante”, en Planetario de Pamplona. Organiza: UPNA

Azaroaren 15a, asteartea. 

  • 17:00. Ate irekien jardunaldia Iruñeko Planetarioan.
  • 19:00. “En 3 Minutos” leihaketaren finala. Antolatzailea: NUP. 

Informazio gehiago: www.semanasciencianavarra.org

 

Gaztelu enparantza zientziaz blai

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.