"Kosmosaren lorezainak" bilatzen ditugu Galaxiaren Lorategia eraikitzeko

2016/11/30

Eraiki ezazu Esne Bidearen landare-erreplika eskalan, Yamaguchi parkean, galaxia erreproduzituko duten 200 zuhaixketako bat babestuz.

Galaxiaren Lorategia zientzia eta ingurumen-dibulgazioko proiektua. Jarduera hezkuntza-entitate, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta dago.

Iruñeko Udalak Planetarioaren laguntzarekin lorategi berezi bat eraiki du Yamaguchi Parkean. Udalaren Lorategietako Zerbitzuak hautatutako 200 zuhaixka baino gehiagok Esne Bidearen landarezko irudikapena osatuko dute. Zuhaixka bakoitzak Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatuko du bere izar, nebulosa, kumulu eta ezaugarri guztiekin. 

Hezkuntza-entitate, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteei "kosmosaren lorezainak" izateko gonbitea luzatu nahi dugu. Bide horretan, Lorategien Udal Zerbitzuaren aholkularitza zein Iruñeko Planetarioko irakasle-taldearen informazio galaktiko guztia izanen dute. 
 

JARDUERA

Zuhaixka bat babesteak ikastetxe, talde edo elkarteen izena Udalaren Lorategietako Zerbitzuak hautatutako landareari ematean datza. Zerbitzu horren arduradunek aukeratutako zuhaixkaren inguruko xehetasunen berri emanen dizkiete babesleei  eta ondoren, landaketa eginen da Galaxiaren modeloan, dagokion tokian. Ereduaren jatorrizko sortzailea Jon Lomberg da eta egokitzapena Udalaren Lorategietako Zerbitzuak gauzatu du. Halaber, Iruñeko Planetarioko irakasle taldeko kideek ere, babesleei beren zuhaixkak Esne Bidean betetzen duen tokiari buruzko azalpen astronomikoak emanen dizkiete. 

Jardueran parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da behean ageri den botoia sakatuz. 

Behin izen-emate galdetegia beteta, talde bakoitzari egun jakin egokituko zaio jarduera egiteko. Babesletza eta landaketarako urtarrilaren 17tik apirila 6ra arte dauden astearte, asteazken eta ostegunak baliatuko ditugu eta hitzordua goizeko 11:00tan eginen dugu. Talde bakoitzetik, gehienez, 40 pertsona ager daitezke eta tarteka, larunbat bat edo beste erabiliko dugu aste erdian agertu ezin diren pertsonentzat. 

Zuhaixkaren babesletzea doakoa da eta egun berean talde desberdinek parte ahal izanen dute. Hori dela eta, bertaratuko direnei jarduera egiteko ordu bat erreserba dezaten eskatuko zaie. Azkenik, mural bat egiteko asmoa dugu. Horretan, talde babeslearen izena eta horrek Galaxiaren Lorategian duen kokapena agertuko dira. Jardueraren jarraipean planetarioko blogean eginen dugu.

Izena emateko sakatu hemen

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.