Arduinoren programazio grafikoa: lehen urratsak

LH 3.4.5. 6.,DBH, Batx., Lanbide Heziketa, Helduak
es eu

Arduinoren programazio grafikoan lehen urratsak emateko tailer honetan elektronikaren oinarrizko elementuak aztertuko dira programazioaren oinarrizko egitura sinpleak eta pentsamendu konputazionala erakusten diren bitartean. Erronka desberdinetan oinarritutako jarduerak proposatuko zaizkio taldeari eta ikasleek, muntaia eginez eta led, botoi edo zunbadoreak programatuz aurre eginen diote planteatutako egoerari. 

Tailerra Bitbloq-ekin  eginen dugu eta erronkak ikasleen ezagutza eta zentruaren beharrei egokituko dira. 

 

 


IKASLE KOPURUA
32 gehienez.

ADINA
Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera.

SAIOEN ORDUTEGIAK
Asteartetik  ostiralera  (eskola­-egunak),  10:00  edo  12:00etan.

IRAUPENA
Ordu eta erdi.

PREZIOA​
6€ pertsona bakoitzeko eta 4€ Iruñeko Planetarioko beste eskola-saio batean ere parte hartzen bada. Ordainketa saioa hasi baino lehen ikasle kopuru  zehatza aipatuz leihatilan egin daiteke edo online aukera dago ere.

ERRESERBA
Izar­-eskolako erreserba gunean hauta ezazu “Bisitaldia osatu nahi?” eremua eta ondotik zure eskaria biltzen  duen testutxoa  idatz  ezazu.  Erreserba ­eskaria  jasotzen  dugunean zuekin harremanetan paratuko gara jarduera zehazteko.

*Argazkia: DDomingu1398

 


PREZIOA/IKASLE: 6.00 €



Arduinoren programazio grafikoa: lehen urratsak

Zerrendara itzuli

Buletina