Tramankuluak: robot zirriborrozaleak

Lehen Hezkuntza
es eu

Kartoizko edalontzi puska eta pila bat erabiliz robot bat egiteko gai izanen gara? Marrazkiak egiteko gai izanen da? Motoreen funtzionamendua ikasiko dugu, baita gure robota alde batetik bestera mugitzea ahalbidetuko duten elementuak zein modutan jarri behar diren ere. Horri guztiari errotuladoreak gehitzen badizkiogu... zer nolako marrazkiak eginen ditu?

Tailerra programatzeko softwarerik gabe eginen da. 


IKASLE KOPURUA
32 gehienez

ADINA
Lehen Hezkuntza.

SAIOEN ORDUTEGIAK
Asteartetik  ostiralera  (eskola­-egunak),  10:00  edo  12:00etan

IRAUPENA
Ordu eta erdi.

PREZIOA​
6€ pertsona bakoitzeko eta 4€ Iruñeko Planetarioko beste eskola-saio batean ere parte hartzen bada. Ordainketa saioa hasi baino lehen ikasle kopuru  zehatza aipatuz leihatilan egin daiteke edo online aukera dago ere.

ERRESERBA
Izar­-eskolako erreserba gunean hauta ezazu “Bisitaldia osatu nahi?” eremua eta ondotik zure eskaria biltzen  duen testutxoa idatz  ezazu.  Erreserba ­eskaria  jasotzen  dugunean zuekin harremanetan paratuko gara jarduera zehazteko.

 

 

PREZIOA/IKASLE: 6.00 €



Tramankuluak: robot zirriborrozaleak

Zerrendara itzuli

Buletina