Salix integra Hakuro Nishiki

Salix integra Hakuro Nishiki Salix integra Hakuro Nishiki M45. Pleiadeen kumulua. M45. Pleiadeen kumulua.

Izen arrunta
Sahats punttukaria

Jatorria
Korea, Japonia

Zer adierazten du lorategian?
Izarrarteko gasa eta hautsa

Zuhaixka honek 3 metro luze har ditzake eta azal berde-grisa du. Adar luze eta bizargabeak ditu, adartxo gorri distiratsuak zintzilik dituela. Hostoak normalean aurkakoak ditu: zenbaitetan 3cm arteko bertiziloak ager daitezke bazter gazteetan. Hostoak meheak eta estuki oblongatuak 2,5 eta 1,2 cm-koak, muturra punta itxurakoa dute eta oinarria borobildua, ertza osoa dutelarik. Hostoen kolore deigarriek ñabardura txurixka, krema edota arrosa kolorekoak dituzte adartxoen muturrean udaberri eta udan, baina udazkena heltzen denean, horitu egiten dira erori aurretik, eta agerian uzten dituzte kolore laranja deigarriko adarrak. Zuhaixka honen loreak sotilak dira eta 1 - 2,5 cm-ko gerbatan hazten dira eta apiletik maiatza bitarte loratzen dira. Sahats guztiek bezala, zoru hezeak maite ditu. Lorezaintzan aunitz erabiltzen da paisaia itxurako lorategietan erabiltzeko edo lerrokatzeetan. Elementu bakar gisa ere erabil daiteke, eta beste zuhaitzen artean jartzen bada, bere izaera punttukaria guztien artean nabarmenduko da, kolore eta tamainu desberdinekin batera.

Zerrendara itzuli