Wikipedia Editatoia -  Gizakia Ilargira iritsi zeneko 50. urteurrena

01/06/2019 | 10:30h.*

* Hora de comienzo
Una vez iniciada la sesión no se permitirá la entrada en la sala.

Precio: Gratuito

Euskarazko wikipedian astronomiari buruzko gaiak hobetzeko tailerra. 12 urtetik aurrera. Ikasle, irakasle, guraso eta orohar,  pertsona euskalzaleei zuzendutako tailerra. Doako  parte hartzea. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da
 

2019an gizakia Ilargira iritsi zeneko 50. urteurrena ospatuko da, eta lehen zundatik 60. urteurrena. Ilargia eta Ilargiaren esplorazioa izango dira ekaineko tailerraren gaiak.


 

Tailer guztiek antzeko formatoa izango dute. Lehenengo gaian sakontzeko hitzaldi bat eskainiko dute Iruñeko Planetarioko kideek, eta bibliografia jarriko dute eskuragarri. Ondoren, EWKEko kideek Wikipedian editatzen irakatsi eta lagunduko dute, ordu pare batez auzolanean edukiak hobetzen.

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia!

Wikipedia Editatoia -  Gizakia Ilargira iritsi zeneko 50. urteurrena