Wikipedia Editatoia - Uda-gau bateko ametsak

11/10/2018

Precio: Gratuito

Euskarazko wikipedian astronomiari buruzko gaiak hobetzeko tailerra. 12 urtetik aurrera. Ikasle, irakasle, guraso eta orohar,  pertsona euskalzaleei zuzendutako tailerra. Doako  parte hartzea. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da
 

Urte osoan zehar bost tailer antolatu ditugu, guztiak ostiralez, bakoitzean gai ezberdin bat landuz. 

Ekainak 14: 2019an gizakia Ilargira iritsi zeneko 50. urteurrena ospatuko da, eta lehen zundatik 60. urteurrena. Ilargia eta Ilargiaren esplorazioa izango dira ekaineko tailerraren gaiak.


 

Tailer guztiek antzeko formatoa izango dute. Lehenengo gaian sakontzeko hitzaldi bat eskainiko dute Iruñeko Planetarioko kideek, eta bibliografia jarriko dute eskuragarri. Ondoren, EWKEko kideek Wikipedian editatzen irakatsi eta lagunduko dute, ordu pare batez auzolanean edukiak hobetzen.

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia!

Wikipedia Editatoia - Uda-gau bateko ametsak