Haurrei zuzendutako planetarioko pelikula euskaraz.
Gure planetaren Historia ezagutzen al duzu? Lurrak berak, bere sorrera eta bilakaera kontatuko digu: nola agertu zen bizitza eta honen garapena gu geu agertu arte; Ilargia nola sortu zen eta bere anai-arrebak diren beste planetak nolakoak diren azalduko digu.
Iraupena: 30 min
Sarrerak: planetarioko leihatilan
Museoen Nazioarteko Eguna - Sensations
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Iruñeko Planetarioan Sensations izeneko bideo-laburra proiektatuz ospatuko dugu maiatzaren 18tik aitzin. Lan hau planetarioko produkzio taldeak egindako azken sorkuntza da eta Iruñeko irudi ikusgarriak biltzeaz gai zenbait sentsazio desberdinetan murgiltzeko aukera emanen digu, soinu irudi eta errepresentazio artistiko desberdinak erabiliz. 7 minutuko iraupena du.
