Haurrei zuzendutako planetarioko pelikula euskaraz.
Neskatiko berezi baten ipuina da. Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa udaberriko egun batean hortzadarretik buruz behera ibiliz guganaino iritsi zen, izugarrizko ekaitz baten ondoren. Berak gauzen gaineko ikuspuntu desberdina du, beharbada, bere ibiltzeko modu bereziagatik.
Iraupena: 30 min
Sarrerak: planetarioko leihatilan
Museoen Nazioarteko Eguna - Sensations
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Iruñeko Planetarioan Sensations izeneko bideo-laburra proiektatuz ospatuko dugu maiatzaren 18tik aitzin. Lan hau planetarioko produkzio taldeak egindako azken sorkuntza da eta Iruñeko irudi ikusgarriak biltzeaz gai zenbait sentsazio desberdinetan murgiltzeko aukera emanen digu, soinu irudi eta errepresentazio artistiko desberdinak erabiliz. 7 minutuko iraupena du.