Dirigido a: Todos los públicos
Precio: Gratuito
Saio hau gela aldez aurretik erreserbatu duten ikasleentzat da. Eskatu zure taldearentzako tailerra!
Arduinoren programazio grafikoan lehen urratsak emateko tailer honetan elektronikaren oinarrizko elementuak aztertuko dira programazioaren oinarrizko egitura sinpleak eta pentsamendu konputazionala erakusten diren bitartean. Erronka desberdinetan oinarritutako jarduerak proposatuko zaizkio taldeari eta ikasleek, muntaia eginez eta led, botoi edo zunbadoreak programatuz aurre eginen diote planteatutako egoerari. info+ eta erreserbak
IZAR-ESKOLA · ESCUELA DE ESTRELLAS · SCHOOL OF STARS
IZAR-ESKOLA ikasteko gogoak pizteko baliabidea da eta adin guztientzat zuzenduta dago. Hezkuntza-eskaintza honetan kasteko prozesua jolasarekin uztartzen da izar, zientzia eta teknologiaren bitartez. Astronomiaren eskutik beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, hala nola, historiara, literaturara, arte plastikotara, filosofiara, pil-pilean dauden teknologietara edota beste hizkuntzetara.