Precio: Gratuito
Euskarazko wikipedian astronomiari buruzko gaiak hobetzeko tailerra. 12 urtetik aurrera. Ikasle, irakasle, guraso eta orohar, pertsona euskalzaleei zuzendutako tailerra. Doako parte hartzea. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
Urte osoan zehar bost tailer antolatu ditugu, guztiak ostiralez, bakoitzean gai ezberdin bat landuz.
Urriak 19: Euskarazko Wikipediako hilabeteko lehiaketa astronomiari buruzkoa izango da. Teleskopio bat da lehiaketako saria, eta parte hartu nahi duen orok 300 artikuluko zerrenda baten gainean lan egiteko aukera izango du.
Tailer guztiek antzeko formatoa izango dute. Lehenengo gaian sakontzeko hitzaldi bat eskainiko dute Iruñeko Planetarioko kideek, eta bibliografia jarriko dute eskuragarri. Ondoren, EWKEko kideek Wikipedian editatzen irakatsi eta lagunduko dute, ordu pare batez auzolanean edukiak hobetzen.
Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia!