Erakunde desberdinak STEM trebetasunak ikasgelan lantzeko eskeintzen dituzten baliabideak ezagutuko dira, eta gelara eraman daitezkeen adibide desberdinak modu praktikoan landuko dira. Ikastaroa euskaraz izanen da.
AURKEZPENA
Belaunaldi berrientzat funtsezkoa da STEM arloko gaitasunak garatzea beren etorkizun profesionala bermatzeko eta gizartean osoki parte hartzeko.
Jakina da, gainera, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren aldeko apustua egiten duten lurraldeek garapen ekonomiko eta berrikuntzarako baldintza hobeak dituztela, horien alde egiten ez dutenekin alderatuta.
HELBURUAK
Parte-hartzaileek bere ikaslerian STEM trebetasunak sustatzeko gaitasunak indartzea da. Erakunde desberdinak STEM trebetasunak ikasgelan lantzeko eskeintzen dituzten baliabideak ezagutuko dira, eta gelara eraman daitezkeen adibide desberdinak modu praktikoan landuko dira.
NORENTZAT
Irakasleak: Zientzia eta teknologiaren hezkuntzarekin eta ikerketarekin erlazionatutako irakasleak.
Ikasleak: Magisteritzako, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan Masterreko edo erlazionatutako ikasketak burutzen ari diren ikasleak.
Publiko orokorra: Landuko diren edukietan interesa duen edonor.
PREZIOA
20€ (ikastaro guztia, 3 egunak barne).
EGITARAUA
ASTEARTEA 11 EKAINA
ASTEAZKENA 12 EKAINA
OSTEGUNA 13 EKAINA
Informazio+ eta izen emateak
Erregistro eta matrikulak
PDFa kartela
PDFa eskuorria