Amamalur + Astronomia (Euskaraz)

22/03/2023

Duración: 60 min.
Dirigido a: Infantil
Precio: 6.00 €

Gure planetaren Historia ezagutzen al duzu? Lurrak berak, bere sorrera eta bilakaera kontatuko digu pelikula honetan: bizitza  nola agertu zen azalduko digu eta horren garapena nolakoa izan den gu geu agertu arte. Horrekin guztiarekin batera Ilargia nola sortu zen kontatuko digu, baita bere anai- arrebak diren beste planetak nolakoak diren ere.

Pelikula honetan Lurrak berak kontatuko digu bere Historia, berak oroitu bezala. Gure aitatxi eta amatxi edo aiton-amonek egin ohi duten bezala, Amamalurrek "txikitako istorioak" kontatuko dizkigu.

Gure amatxi berezi honek dagoeneko 4.600 milioi urte ditu baina memoria ona du eta berau aldatu duten gertakariez arituko zaigu, baita bere anai-arrebei buruz ere -Eguzkiari jira-biraka bizi diren planetak- . Ilargi, Eguzki eta Izarrei buruzkoak ere adituko dizkiogu. Iparrizarra nola aurkitu erakutsiko digu eta zenbait konstelazioren izenak barneratuko ditugu.

Planetariora datozen haurrek maiz galdetzen dute ea nola sortu zen gure planeta. Galdera honi erantzungo dio programak berak izandako eboluzioaren berri emanez. Tartean, dinosauruak desagerrarazi zituen inpaktu kosmikoa bistaratzeko aukera izanen dugu ere.

60 minutuko filma euskaraz eta pilula astronomikoekin

Amamalur + Astronomia (Euskaraz)

Utilizamos cookies propias y de terceros para los siguientes fines:

Para configurar las cookies que se instalen en su equipo marque o desmarque las distintas opciones de cookies y posteriormente clique el botón "Guardar preferencias".
Al hacer clic en el botón "Aceptar todas las cookies", acepta la instalación de todas las cookies.
Igualmente, con el botón "Rechazar cookies" deniega el uso de todas ellas.
Pinche aquí para obtener más información sobre nuestra Política de Cookies.