Munduari bira eman zion ontzia

21/02/2024

Sarrera librea. Ordutegia kontsultatu.

Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin batera, Joseba Sarrionandiak idatzitako Munduari bira eman zion ontzia liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du, Iruñeko Planetarioan otsailaren 21etik martxoaren 5era bitarte.

Goizetan bisita gidatuak izanen dira, Iruñerriko eskola, ikastola eta institutu desberdinetatik hurbilduko dira, guztira 350 gazte. Euskaltegietako taldeak ere bertaratuko dira.

Planetarioaren ordutegian erakusketa bisitatzeko aukera izanen da. Ares ilustratzailearen irudiz osaturiko erakusketa ederra, libururako egindako ilustrazioak pasarteekin batera aurkeztuko dira, liburuan presente dauden gaiekin, bidaiatzeko aukera eskainiz.

Erakusketa abiatzeko egunean, otsailaren 21ean, 19etan, Planetarioan bertan, Joseba Sarrionandiak, Oihane Garmendiak eta Mirentxu Oteizak liburuaren inguruko solasaldian hartzen dute parte. Sarrera librea izanen da hurbildu nahi duen ororentzat.

Munduari bira eman zion ontzia

Destacados

Comprar entradas
CAMINO DE LAS ESTRELLAS Nueva tarjeta regalo NICDO Jardín de la Galaxia

Utilizamos cookies propias y de terceros para los siguientes fines:

Para configurar las cookies que se instalen en su equipo marque o desmarque las distintas opciones de cookies y posteriormente clique el botón "Guardar preferencias".
Al hacer clic en el botón "Aceptar todas las cookies", acepta la instalación de todas las cookies.
Igualmente, con el botón "Rechazar cookies" deniega el uso de todas ellas.
Pinche aquí para obtener más información sobre nuestra Política de Cookies.