Eklipsearen “sakonera” (gordetze-gradua) neurtzeko erabiltzen dugun neurriari eklipsearen magnitudea deitzen diogu, eta Ilargiak iluntzen duen Eguzki diametroaren frakzioari erreferentzia egiten dio. Iruñean, erraterako, balore hori 0,753koa izanen da, hau da, %70, eklipsatutako gainazala neurtzen badugu. Datu horrek, argitasuna gutxitzearekin zerikusi zuzena du.
|
Hasiera |
Maximoa |
Bukaera |
Magnitudea |
Gordetako portzentaia |
|
9:10 |
10:15 |
11:25 |
0,753 |
70 |
Jarraian ageri den animazioa NASAko eklipseen webgunetik hartu dugu, eta Ilargiaren itzalak eklipsea gertatu ahala lurreko gainazala estaltzen duela ikusi ahal dugu. Afrikako atlantiar kostaldean bizi direnak izanen dira fenomenoa lehen ikusiko dutenak, nahiz eta gero itzala iparralderago mugituko den, Europa eta Afrikako Iparraldea, Atlantiar Iparraldea, Groenlandia, Kanadako Ipar-ekialdea eta Asiako iparraldea estaliz. Itzalak hartuko dituen azken eremuak Siberiako estepak izanen dira, Krasnoyarsk-era iritsiz, han ia ia han gaua denean.
Ilargiak Eguzkiaren aitzinetik egindako bidaiak 249 minutuko iraupena izanen du denetara, 4 ordu baino pixkat gehiago. Totala den momentuetan, ikusgai izanen den lur-zerrendan Eguzkia eta Ilargiaren lerrokatzea erabatekoa gertatzen denean, eklipsearen iraupena laburra izanen da: 2:22 eta 2:47 minutu bitartekoa. 2009ko eklipsean, adibidez, momentu horren iraupena luzeagoa izan zen, 6minutu eta 39 segundukoa hain zuzen ere. Momentu horren gehienezko iraupena, teorikoki 7 minutukoa izan daiteke, Lurraren errotazio, Ilargiak Lurraren inguruan egindako biraketa eta Lurraren translazio mugimenduen abiadura erlatiboak kontutan hartzen direlarik.
Goian OAN-ek prestatuko mapan ikus dezakegun bezala, eklipsea Iberiar Penintsularen ipar-ekialdean nabarmenagoa izanen da. Erran bezala, Iruñean ez dugu erabateko gaua sumatuko, baina argitasunak behera eginen duela nabarituko dugu, martxoko goiz batean izan dezakegun argiaren laurdenarekin geldituko baikara. Martxoaren 20an, negua agurtuko duen eklipsea protagonista izanen dugu beraz, Iruñean 23:45ak direnean Eguzkiak zeru-ekuatorearekin bat eginen duelako, Udaberriari bidea utziz, eta une horretatik aitzin 92egun eta 18 ordu izanen dituen udaberriaz gozatzeko aukera izanen dugu.
Martxoaren 20an goizeko 09:00etatik aurrera Iruñeko Planetariora hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, zenbait jarduera izanen ditugulako: hitzaldiak, Eguzki-teleskopioak, postuak, straming bidezko emanaldia… Red Astronavarra Sarearen laguntza izanen dugu ere. Animatu!
Miren Karmele Gomez eta Javier Armentia
Anfitrioia: EDONOLA
Twitter: #KZJaia3
Facebook: Kultura Zientifikoa 3.Jaialdia
#KZJaia3 @pamplonetario @MirenKarmele11 @javierarmentia zuentzat Priapulida phylum-a http://t.co/j0bqpZV7Nl pic.twitter.com/yNMqUsxmP5
— Koldo (@koldotxu) marzo 10, 2015