Nondik dabil Ilargia? (KZ2.Jaialdia)

14/05/2014

NONDIK DABIL ILARGIA?

Ikasle ugari hurbiltzen zaizkigu ikasturtean zehar Izar-eskolara. Txiki nahiz handi, neska-mutikoek jakinmin handia erakusten dute galderei eskaintzen diegun tartean, eta maiz izaten ditugun galderak erantzuteko aitzakiarekin web-aplikazio baten berri eman nahi dizuegu.

Ilargia Lurraren satelite naturala da. Haurrek txikitatik Eguzkia egunez ikusten den astroa dela barneratzen dute, eta modu ezegokian aldiz, ilargia gauarekin lotzen ohi duten astroa izaten da. Ilargiak faseak dituela ere badakite, baina horiek ongi azaltzea batzutan ez da erraza.

Planetariora bisitaldia egin aurretik material didaktikoa bidaltzen zaie irakasleei, nahi izanez gero gelan lantzeko. Horietako batzuetan, aurrez aipatu ditugun kontuak lantzeko gure latituderako balio duen Ilargiari buruzko web-aplikazio hau proposatzen dugu: http://astro.unl.edu/naap/lps/animations/lps.swf

[caption id="attachment_616" align="alignnone" width="606"]Web aplikazioa zabaltzean ikusiko dugun irudia Web aplikazioa zabaltzean ikusiko dugun irudia[/caption]

Web aplikazioaren gauzarik interesgarrienetakoa, botoien bitartez agintzen duguna hiru leiho desberdinetan batera ikus dezakegula da. Leiho nagusian espazioko ikuspegia agertzen da, eta gainontzeko bietan aldiz, Ilargiaren % zenbat dagoen argitua eta behatzailearen horizonteko ikuspegia.

Honen guztiaren funtzionamenduaren azalpen xumea honakoa da (jatorrizko aplikazioan leihoek ez dute kolorerik, guk sortu ditugu azalpenerako):

Leiho LARANJAN egiten ditugun aldaketak bat-bateko eragina izango dute leiho berde zein urdinean. Leiho berdeko aukerak zabaltzen baditugu (desplegablea) aldaketak eragingo ditugu gainontzeko leihoetan ere. Hasierako unera itzuli nahi badugu, nahikoa dugu RESET botoia sakatzea. Halaber, leiho urdineko Ilargia, behatzailea eta horizonteko bista xaguaz arrasta ditzakegu mugimendua sortzeko.

Nondik_dabil_Ilargia

Behean aplikaziotik lortutako zenbait irudi erakusten dizkizugu, baita horiek lortzeko sakatu ditugun botoi-aukerak ere. Hasierako pantailarekin alderatuz egin diren aldeta nabarmenenak gorriz jarri ditugu (gogoan izan RESET sakatuz gero, abiapuntuko pantailan beti ILBERRIA izanen dugula).

Nondik_dabil_Ilargia_2

Baina hau guztia ulertzeko modurik onena aplikazioan bertan bakoitzak bere kontu salseatzea da… Espero dugu baliogarri izatea. Esan dugu Eguzkia egunez ikusten dugun astroa dela… eta Ilargia nondik dabil? Goizean ilargia ikus dezaket? …

Miren Karmele Gomez. Iruñeko Planetarioa, Euskara Kultur Elkargoa

KZ2

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 2. Jaialdian parte hartzen du

Volver al listado

Destacados

Comprar entradas
30 AÑOS
Nueva tarjeta regalo NICDO CERRADO PROTECCIÓN DE LA NOCHE

Utilizamos cookies propias y de terceros para los siguientes fines:

Para configurar las cookies que se instalen en su equipo marque o desmarque las distintas opciones de cookies y posteriormente clique el botón "Guardar preferencias".
Al hacer clic en el botón "Aceptar todas las cookies", acepta la instalación de todas las cookies.
Igualmente, con el botón "Rechazar cookies" deniega el uso de todas ellas.
Pinche aquí para obtener más información sobre nuestra Política de Cookies.