Nazioarteko Egoitza Espaziala: 16 urte, 16 ideia labur.

http://www.nasa.gov/image-feature/nighttime-view-of-the-strait-of-gibraltar
http://www.nasa.gov/image-feature/nighttime-view-of-the-strait-of-gibraltar
16/11/2016
Izar­-eskolako saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da. Bertaratzen direnak, adinari egokitutako pelikula bat ikusteaz gain, zerua zuzenean ezagutzeko aukera dute eta azkenik, Planetec atalean gaurkotasuna lantzen dugu.

Planetec hitza eskaintzen ditugun jarduera eta ekitaldi berritzaileenak adierazteko erabiltzen dugu. Planetec betiko planetarioa da, baina teknologiaz berriturik zirrara eta sentsazio berriak sortzeko nahia duena.

Planetec saioetan Nazioarteko Egoitza Espazialaz dihardugu  eta espazio-ontziak haur, gazte zein helduen jakin-mina pizten du berari buruz aritzen garen bakoitzean. Azaroaren hasieran espazio-ontzian gizakiak bizi direla 16 urte bete dira eta urteurrena 16 ideietan laburbilduko dugu NASAko webgunean aipatzen den informazioa hona ekarriz. 

16.urte. 16 ideia laburretan bilduta. 

1/ 1998-2011 urte artean 15 herrialde ordezkatzen dituzten 5 espazio-agentzik Nazioarteko Egoitza Espazialaren muntaia gauzatu zuten espazioan berean eraikitako egiturarik handiena sortuz. 2000. urteko azaroaren 2az geroztik gizakia modu jarraian bizi da espazio-ontzian. 


2/ Lehenbiziko espedizioko astronautak William Shepherd (komandantea), Sergei Krikalev eta Yuri Gidzenko izan ziren. 


3/ 2001. urteko Irailaren 11an planetatik kanpo zegoen amerikar bakarra 3. eskifaiako Frank Culbertson izan zen eta egun horretako gertaerak berak egindako irudietan ageri dira. Nazioarteko Egoitza Espazialetik munduaren ikuspegia aparta da larrialdi kasuetarako informazioa interesgarria ematen du.


4/ Beso robotikoari esker espazio-ontziaren eraikitze-lanak errazago izan dira. Irudian Kibo modulu japoniarra ageri da, 2008.urteko ekainaren 3an. Kibo hitzaren esanahia “itxaropena” da. Robotika maite dutenentzat Teknologia-eskolan proposamen interesgarriak eskaintzen ditugu. 


5/ 2009. urtean lehen aldiz 6 pertsona batera egon ziren egoitzan eta gainera, lehenbiziko aldiz espazio-agentzia guztien ordezkariak bildu ziren. Espazio-ontzian parte hartzen duten agentziak NASA, CSA, ESA, JAXA, eta Roscosmos dira.


6/ Enpresa pribatuek ere ISSa (espazio-ontziaren ingelesezko laburdura) sustatu dute. Gaur egun SpaceX edo Orbital ATK enpresa pribatuen bisitaldiak ohikoak dira eta oraindik pertsonak garraiatzen ez badituzte ere, etorkizunean hala izateko lanean dabiltza. 


7/ 2014ko azaroaren 9an  Sergey Ryazanskiy eta  Oleg Kotovek espazio-ontziaren kanpoan egindako paseoan Sochiko Neguko Olinpiarretako argi-zuzia erakutsi zuten. Oleg Kotov kosmonauta Iruñeko Planetarioan egon zen 2016ko apirilean. 


8/ Reid Wiseman astronautak Flex-2 izeneko esperimentuan suzko esfera higikorra atzeman zuen 2014ko uztailaren 18an. Gisa honetako aurkikuntzek Lurrean ditugun motorren hobekuntza lantzeko balio dezakete. 


9/ Astronautek gehien maite duten gauzetako bat aurorak behatzea da. Eguzki-haizeek edo eguzki-erupzioek sortutako partikulek Lurraren kontra talka egitean sortu eta ikusten dira aurorak.


10/ Espazio-ontziak lurrari bira bat 90 minutuan ematen dioenez, astronautek 16 egunsenti ikusten egunero. 

 
 


11/ Mikrograbitte egoeran likidoek forma esferikoa hartzen dute eta libreki higitzen dira. Hala ere, beste objektu batekin talka egiten badute, gainazaleko tentsioak dominatzen du forma. 


12/ Orain arte (2016ko azaroa) 195 espazio-ibilaldi gauzatu dira espazio-ontzian. 2015eko otsailaren 25ean Terry Virts eta Barry “Butch” astronautek GoPro batekin lehen aldiz lortutako irudiak bildu zituzten.


13/ Urte honetan Kate Rubinsek DNAren sekuentziatzioa espazioan arrakastaz egitea lortu du Biomolekulak Sekuentziatzeko esperimentuaren baitan. Honi esker astronautek gaixotasun bat identifikatzea lortuko dute edota estazioan hazten diren mikrobioak identifikatzen jakingo dute, osasunaretzat kaltegarriak izan litezkeen ala ez erabakitzeko. 


14/ Espazio-ontziak Lurra “gauezko” zatia zeharkatzen duenean Esne-bidea modu apalean ikusten dute. 


15/ 2015eko abuztuan  Scott Kelly, Kjell Lindgren eta Kimiya Yui astronautek eurek hazitako espazioko lehen litxuak dastatu zituzten. 


16/ Bigelow izeneko modulu puzgarria espaziora bidalitako lehenbizikoa da eta 2016ko maiatzaren 28an zabaldu zuten. Horrelako zonalde bizigarriekgarraiatzerako orduan espazio-ontzian leku gutxiago okupatzeko diseinatuta daude baina hedatzen direnean egoitzan bizi eta lan egiteko bolumen gehigarria eskaintzen dute.

 

Informazio gehigarria: 

Karmele (@MirenKarmele11)

Izar-Eskola Iruñeko Planetarioa (@pamplonetario)

Volver al listado

Destacados

Comprar entradas
30 AÑOS
Nueva tarjeta regalo NICDO CERRADO PROTECCIÓN DE LA NOCHE

Utilizamos cookies propias y de terceros para los siguientes fines:

Para configurar las cookies que se instalen en su equipo marque o desmarque las distintas opciones de cookies y posteriormente clique el botón "Guardar preferencias".
Al hacer clic en el botón "Aceptar todas las cookies", acepta la instalación de todas las cookies.
Igualmente, con el botón "Rechazar cookies" deniega el uso de todas ellas.
Pinche aquí para obtener más información sobre nuestra Política de Cookies.