Euskarazko Wikipedian astronomiari lotutako gaiak hobetzeko zikloa jarriko dute abian Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Iruñeko Planetarioak

13/09/2018


Wikipedia munduko bosgarren webgunerik bisitatuena da eta, dagoeneko, Entziklopediarik ezagunena. Era berean, Euskarazko Wikipedia euskarazko webgunerik bisitatuena da. Egunero milaka pertsonek erabiltzen dute ezagutza eskuratu eta gai askoren inguruan ikasteko. Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen (EWKE) helburua euskarazko Wikipedia sustatzea da, munduko ezagutza guztia guztion esku jarriz, auzolanean, instituzio eta elkarte ezberdinen laguntzarekin.

Iruñeko Planetarioak, bere STEM Planeta ekimenarekin programarekin zientzia eta teknologia gizartean zabaltzeko nahia du eta ahalegin berezia eginen du 12-16 urteko neska mutilekin, zientziarekiko eta munduaren funtzionamenduarekiko duten jakinmina handitu dadin. EWKEk duen ekimen nagusia hezkuntza programa da, 12-16 urteko ikasleek dituzten beharrak guztion artean asetzea helburu.

Bi ildo hauek bat egiten dutela ikusita, Iruñeko Planetarioak eta EWKEk astronomiari buruzko gaiak euskarazko Wikipedian hobetzeko zikloa antolatu dute aurten. Helburua, astronomiari buruz ikasi eta, ikasitakoa mundu guztiarekin partekatu nahi duen orok, Wikipedian hori nola egiten den ikastea da.

Urte osoan zehar bost tailer antolatu ditugu, guztiak ostiralez, bakoitzean gai ezberdin bat landuz:

  • Urriak 19: Euskarazko Wikipediako hilabeteko lehiaketa astronomiari buruzkoa izango da. Teleskopio bat da lehiaketako saria, eta parte hartu nahi duen orok 300 artikuluko zerrenda baten gainean lan egiteko aukera izango du

  • Azaroak 30: Emakumeak eta astronomia eta emakume astro/kosmo/nautak izango da aukeratutako gaia. Emakumeek esparru honetan izan duten paper garrantzitsua bigarren mailan ez geratzeko ahalegin kolektiboa egingo dugu.
     
  • Martxoak 22: Udaberriari ongi etorria emateko eguna izango da. Klima, planeten mugimenduak, urtaroak... izango dira aukeratutako gaiak tailer honetan.
     
  • Ekainak 14: 2019an gizakia Ilargira iritsi zeneko 50. urteurrena ospatuko da, eta lehen zundatik 60. urteurrena. Ilargia eta Ilargiaren esplorazioa izango dira ekaineko tailerraren gaiak.
     
  • Abuztuak 9: “Uda-gau bateko ametsak” izango da gaia. Behaketa, izar-eskola, konstelazioak eta mitologia batuko ditugu... eta Wikipedia editatu.

Tailer guztiek antzeko formatoa izango dute. Lehenengo gaian sakontzeko hitzaldi bat eskainiko dute Iruñeko Planetarioko kideek, eta bibliografia jarriko dute eskuragarri. Ondoren, EWKEko kideek Wikipedian editatzen irakatsi eta lagunduko dute, ordu pare batez auzolanean edukiak hobetzen.

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia!

Euskarazko Wikipedian astronomiari lotutako gaiak hobetzeko zikloa jarriko dute abian Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Iruñeko Planetarioak

Volver al listado

Utilizamos cookies propias y de terceros para los siguientes fines:

Para configurar las cookies que se instalen en su equipo marque o desmarque las distintas opciones de cookies y posteriormente clique el botón "Guardar preferencias".
Al hacer clic en el botón "Aceptar todas las cookies", acepta la instalación de todas las cookies.
Igualmente, con el botón "Rechazar cookies" deniega el uso de todas ellas.
Pinche aquí para obtener más información sobre nuestra Política de Cookies.