2018-2019 Ikasturtea bukatu da. Irailean itzuliko gara!

Udako sosltizioarekin batera akitu da planetarioko ikasturtea eta Izar-eskolaren balantzea egiteko garaia heldu da. Iruñeko Planetarioko hezkuntza-eskaintzaz ari gara, eskola-kurrilukumak osatu eta garatzeko balio duena.

2018-2019. ikasturte honetan 26. urtea bete du Izar-eskolak. Bildutako esperientziak gure eskaintza osatu eta berritzera garamatza zuen parte hartzea sustatzeko. Planetario digital berriarekin, espazioan barna ibili gara Eguzki Sistemako planetak, sateliteak eta gainerako elementuak bisitatuz. Nazioarteko Egoitza Espaziala modu birtualean bisita ahal izan dugu eta ikasturtean zehar gertatu izan diren gaurkotasunezko fenomeno astronomikoak azaldu ditugu. Une honetan, datorren 2019-2020 ikasturteko programazioa prestatzen ari gara, helburu zehatz batekin: hezkuntza-komunitatearen zerbitzura gaude ikasleen ikasteko gogoa pizteko, ezagutza eta ikaskuntzarekiko jarrera positiboa bultzatzeko, eta azken finean pertsonen garapenean giltzarri izateko. Nabarmendu nahi dugu ikastea dibertigarria, bizigarria eta zirraragarria den esperientzia dela.

Izar-eskola Obra Social "la Caixa" eta Fundación Caja Navarrak gogotsu sustatzen dute. Beraiek gabe hau guztia ez litzateke posible.

Irailean itzuliko gara eskaintza berrituarekin!