2020-2021 Ikasturtea bukatu da. Irailean itzuliko gara!

Udako sosltizioarekin batera akitu da planetarioko ikasturtea eta Izar-eskolaren balantzea egiteko garaia heldu da. Iruñeko Planetarioko hezkuntza-eskaintzaz ari gara, eskola-kurrilukumak osatu eta garatzeko balio duena.

2020-2021 ikasturte honetan 28. urtea bete du Izar-eskolak. Bildutako esperientziak gure eskaintza osatu eta berritzera garamatza zuen parte hartzea sustatzeko. Planetario digital berriarekin, espazioan barna ibili gara Eguzki Sistemako planetak, sateliteak eta gainerako elementuak bisitatuz. Nazioarteko Espazio Estazioa modu birtualean bisita ahal izan dugu, Marten egindako misio zientifikoak jarraitu ditugu eta ikasturtean zehar gertatu izan diren gaurkotasunezko fenomeno astronomikoak azaldu ditugu. Une honetan, datorren 2021-2022 ikasturteko programazioa prestatzen ari gara, helburu zehatz batekin: hezkuntza-komunitatearen zerbitzura gaude ikasleen ikasteko gogoa pizteko, ezagutza eta ikaskuntzarekiko jarrera positiboa bultzatzeko, eta azken finean pertsonen garapenean giltzarri izateko. Nabarmendu nahi dugu ikastea dibertigarria, bizigarria eta zirraragarria den esperientzia dela.

Izar-eskola Fundación "la Caixa"-k  gogotsu sustatzen du. Berak gabe hau guztia ez litzateke posible.

Irailean itzuliko gara eskaintza berrituarekin!