Iruñeko Planetarioak antolatu dituen autobusak beteta daude. Behaketa publikoa izanen da.
Autobusak planetariotik 20:00etan Arbaiungo Arroileko miradorerantz aterako dira. Eguraldia lagun badugu, teleskopioekin udako zeruko zenbait objetu ikusi ahalko ditugu eta gure begiekin ere izar-iheskorrak zenbatzeko aukera izanen dugu, azalpen eta istorio mitologikoak tartekatzen ditugun bitartean. 00:00etan autobusak Iruñera bueltan abiatuko dira.
Ekar ezazu hotzik ez pasatzeko arropa eta afaltzeko ogitartekoa (gogoan izan gaua hotza izan daitekeela arratsaldean beroa izan bada ere).
Oharra: eguraldi txarragatik behaketa bertan behera gelditzen bada, autobuseko dirua itzuliko da. Behaketa publikoa da eta bakoitza bere aldetik joan daiteke. Gogoan izan arroila denon artean zaindu beharreko eremu naturala dela.
Zure interesekoa izan daiteke: