Zeruaren zuzeneko azalpena jasotzen duen saioa, gauean Arbaiungo Arroileko miradorean eginen dugun behaketan ikusiko duguna ezagutzeko.
Oharra: azalpena gaztelaniaz izanen da. Zeruaren azalpena euskaraz jaso baduzu osteguneko Planetec saioa proposatzen dizugu.
Izar-iheskor ezagunenenn gaua planetarioko kupulan ospatuko dugu zeruaren zuzeneko azalpena eskainiz. Modu horretan, gauean Red Astronavarra Sarea ko lagunekin batera ikusiko dugun zeru izarratua errepasatzeko aukera izanen dugu.
Autobusak planetariotik 20:00etan Arbaiungo Arroileko miradorerantz aterako dira. Eguraldia lagun badugu, teleskopioekin udako zeruko zenbait objetu ikusi ahalko ditugu eta gure begiekin ere izar-iheskorrak zenbatzeko aukera izanen dugu, azalpen eta istorio mitologikoak tartekatzen ditugun bitartean. 00:00etan autobusa Iruñera bueltan abiatuko da.
OHAR GARRANTZITSUA
Erlazionatutako loturak