"Doi" Maddi Oihenart + Jérémie Garat

26/12/2016

Gitarrez, txeloaz, ttunttunaz Jérémie Garatek, Sohütako musikari gazteak, asmatu eta ildotu du Maddi Oihenart-ekin «Doi» deitzen duten diskoa. Berak indartzen, argitzen, ezpazioan jartzen dio Maddi Oihenart-i kantua, bere sensibilitate hunkigarri osoz.

«Doi» bilduma honetan poema gehienak Itxaro Borda eta Leire Bilbaorenak ditugu gaurko musikaz aspilturik. Zuberoko kantarisaren ahotsa, ezohiko uneak sortarazten dauzkigu, sendiarazten du bizitzaren bihotzetiko, sinesmen gordeetatik mundu sensible bat idekitzen du. Ohizko ala gaurko, maitasunezko, erbestu, euriaren eresiaz... indartsu ala atsegin eremuetan ibiltzen da hirukotearen lana.

Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa) “Artaldien zintzarradekin mendien seaskan handitu da, herriaren hatsaz hazirik. Gaur egun, kantatzen segitzen du, a capella eta musikarien laguntzarekin, bai Züberoko kanta ohizkoak, bai ta ere kantu berriak, inguruan diren gaurko idazleri esker”.

Pirionoko kantu-moldea oraindik bizirik duen Xiberuko tradiziozko kantagintza aberatsean batez ere hazia, ahots ezin ederragoa du Maddik eta sentikortasun berezia kanthoriak egiteko eta gaiak aukeratzeko. Musika ibilbidean irekia egon da, beste musiken -jazz nagusiki- eragin aberasgarrietara, kantatzeko modu naturala galdu gabe. Xiberuko musikariez gain (Bedaxagar, Michel Etxekopar...) beste musikariekin lan egin du eta diskak grabatu: Josetxo Goia-Aribe (Ilhargi min, 2003) eta Juantxo Zeberio (Baldi, 2010). Hari bildu diska ere bakarka egina du 2007an.

Jérémie Garat (Sohüta, Zuberoa) musikari gaztearen laguntza izanen du gitarra eta txeloan. Zuberoko tradizioari prestakuntza eta trebezia handiak eransten dizkion musikari garaikidea baita.
Oihan Oliarj  musika tresna asko erabiltzen ditu  (esku soinu, triki, teklado, gitarra apala..) Euskal Herrian gaindik gazterik ibili da soinu dantzak harrotzen. Kontserbatorioa urrentu eta bere influentziak rock punk, pop, reggea, hip-hop bai ta jazz eremuetan murgiltzen dira. Oinarriak rock mundutik hartuz, Landetan eta Euskal Herrian  jarraitzen da  gaur egun.

Jimmy Arrabit eritmoaren erregea, sensible, gaur  “Vibrafonoa” hartu du jostailu, gure belarriak liluratzeko.

Nafar ateneoaren ekitaldia. Sarrera doan aretoa bete arte.


Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.