Terry Gilliam eta bere taldea, Don Kijote hil zuen gizona pelikula berriaren grabaketa dela eta, Galipentzutik paso egin zuten eta herriko biztanleekin egin zen elkarlaneko dokumentalaren emanaldia eginen da. Horrez gain Iruñeko Planetarioaren eta Red Astronavarra Sarearen eskutik, teleskopioekin izarren behaketa eginez, gaueko argazkilaritza artistikoko tailerra izanen da.
Landarte | Nafarroako arte eta landatartasun programa
Landarte proiektu kultural bat da non tokiko biztanleak parte nagusia izango diren. Erresidentziak burutuko dituzten artistek zuzenduta, fusio eta sinbiosia beste zeharkako edo osagarrizko ekintza artistikoekin kudeatuko dira. Horrela prozesu sortzaile, parte hartzaile, berritzaile eta artistiko bat sustatuko da. Apirila eta maiatza bitartean izanen diren tailerren bitartez garatuko da eta 2017ko ekainean ikuskizun eta emanaldiekin amaiera izango du. info+