Saio hau gela aldez aurretik erreserbatu duten ikasleentzat da. Eskatu zure taldearentzako tailerra!
Urtaroen zikloak gure bizitza baldintzatu eta urteko egutegia zehazten du. Urte-sasoiak zerk sortzen dituen eta horien ondorioak jakitea ikasleen oinarrizko helburuetako bat da. info+ eta erreserbak
IZAR-ESKOLA · ESCUELA DE ESTRELLAS · SCHOOL OF STARS
IZAR-ESKOLA ikasteko gogoak pizteko baliabidea da eta adin guztientzat zuzenduta dago. Hezkuntza-eskaintza honetan kasteko prozesua jolasarekin uztartzen da izar, zientzia eta teknologiaren bitartez. Astronomiaren eskutik beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, hala nola, historiara, literaturara, arte plastikotara, filosofiara, pil-pilean dauden teknologietara edota beste hizkuntzetara.

