Saio hau gela aldez aurretik erreserbatu duten ikasleentzat da. Eskatu zure taldearentzako tailerra!
Saio honetan robot baten oinarrizko funtzionamendua aztertzeaz gain, programazio eta konputazio-pentsamoldearen egitura sinpleekin berarekin komunikatzen ikasiko dugu. Erronka desberdinetan oinarritutako jarduerak proposatuko zaizkio ikasleari eta berak robota programatuz gainditu beharko ditu. info+ eta erreserbak
IZAR-ESKOLA · ESCUELA DE ESTRELLAS · SCHOOL OF STARS
IZAR-ESKOLA ikasteko gogoak pizteko baliabidea da eta adin guztientzat zuzenduta dago. Hezkuntza-eskaintza honetan kasteko prozesua jolasarekin uztartzen da izar, zientzia eta teknologiaren bitartez. Astronomiaren eskutik beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, hala nola, historiara, literaturara, arte plastikotara, filosofiara, pil-pilean dauden teknologietara edota beste hizkuntzetara.

