Banpiroaren gaua (Izar-eskola - Planetec)

01/09/2017

Nori zuzendua: Haurrentzat
Prezioa: 4.00 €

Izar­-eskolako saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da eta emankizuna egitura finko baten baitan biltzen diren hiru azpiataletan banatzen da.

Lehendabizi, saioari izena  paratzen  dion  pelikula  proiektatzen  dugu kupulan.  Pelikula bakoitzak planetarioko  lantaldeak  propio egokitutako  material  didaktikoa  dauka,  ikasleek gelan bisitaldiaren aurretik  edo  ondotik  lantzeko. Bigarren zatian aldiz,  gure izar-proiektorea nagusituko da eta bere laguntzarekin bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen  diren  astro  eta konstelazio nabarmenenak ezagutuko  ditugu.  Azkenik,  teknologiaren  eskutik zientzialari edo astronauta bilakatuko gara interneten laguntzaz. Izan ere, “Planetec” tartea gaurkotasunezko gaiak lantzeko espresuki prestatu dugu gure Izar­-eskolaren bisitaldia osatzeko.

Saioaren pelikula: Banpiroaren gaua - Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailak

Informazio gehiago: Izar-eskola. Ikasteko gogoak pizteko baliabidea. Adin guztientzat.

Oharra: Emankizun hau aldez aurretik gela erreserbatu duten ikasleentzat prestatu dugu, baina publiko gisa sartzeko aukera dago planetarioko kupulan saio bakoitzeko libre gelditzen den tokiaren arabera. 

Banpiroaren gaua (Izar-eskola - Planetec)

Sarrerak planetarioko txarteldegian eta online. Online erosteko aukera ekitaldiaren data baino 15 egun lehenago aktibatuko da webgunean.

Buletina

INFORMACIÓN BÁSICA SOBRE PROTECCIÓN DE DATOS

  • Responsable: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Finalidad: Recibir semanalmente información acerca de las actividades y eventos que se programan en el planetario.
  • Legitimación: Consentimiento del interesado.
  • Destinatarios: Los datos no se cederán a terceros salvo obligación legal o que la cesión sea necesaria para el cumplimiento de la finalidad.
  • Derechos: A acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos detallados en la información adicional.
  • Información adicional: Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos aquí.