Energy for life (School of stars - Planetec)

05/09/2016

Nori zuzendua: Haurrentzat ez
Prezioa: 7.00 €

Saioa ingelesez. Izar­-eskolako saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da eta emankizuna egitura finko baten baitan biltzen diren hiru azpiataletan banatzen da.

Lehendabizi, saioari izena  paratzen  dion  pelikula  proiektatzen  dugu kupulan.  Pelikula  bakoitzak  planetarioko  lantaldeak  propio egokitutako  material  didaktikoa  dauka,  ikasleek  gelan  bisitaldiaren  aurretik  edo  ondotik  lantzeko. Bigarren zatian aldiz,  gure izar-proiektorea nagusituko da eta bere laguntzarekin bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen  diren  astro  eta  konstelazio  nabarmenenak  ezagutuko  ditugu.  Azkenik,  teknologiaren  eskutik zientzialari edo astronauta bilakatuko gara interneten laguntzaz. 

Saioaren pelikula: Energy for life - DBH 3. eta 4. mailak, Batxilergoa, L.H., Helduen Hezkuntza Etengabea

Informazio gehiago: Izar-eskola.

Oharra: Emankizun hau aldez aurretik gela erreserbatu duten ikasleentzat prestatu dugu, baina publiko gisa sartzeko aukera dago planetarioko kupulan saio bakoitzeko libre gelditzen den tokiaren arabera. Sarrerak planetarioko txarteldegian eskuratu ahalko dira.

 
Energy for life (School of stars - Planetec)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.