Aralarko mendizerra bisita berezi hauen eskenatokia izango da; hauetaz gain, mendizerraren altxor naturalak ezagutzeko bi ibilbide izango dira goizean zehar.
Iazko arrakasta ikusita, bisitarako taldeak bete zirelarik, Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Saka-na Garapen Agentziak, bisita hauez osaturiko sorta interesgarria honen bigarren edizioa sustatu dute. Aurtengoa hobeagoa eta berrikuntzekin.
Mendizerraren erraietan hasiera duen bidaia dugu honakoa, Mendukiloko kobazuloetan hasten dena, hain zuzen ere. Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, espazio zerutarraren handitasuna eta ikusgarritasuna erakutsiz, izar-mantu baten azpian, Aralarko San Migeleko Santutegian bukaera izango du jarduerak. Hori guztia, San Migel Excelsis Santutegia gizakiaren eta natura beraren arteko harreman zoragarriaren ehunka urtetako lekuko delarik. Aralar delako ingurua berezia egiten duten sinezmenez, mitoz eta kondairaz betetako lekua da, non Santutegiaren eraikin ederrean dagoen goiaingeru santuarekiko debozioak leku garaia betetzen du.
Berriak: Lekunberritik autobusak, gidak eta dastaketa santutegian
Iaz ez bezala, mendizerrara autobusez joateko aukera egongo da eta ez kotxe partikularretan. Hitzordua 17:00etan izango da Lekunberriko udaletxean; hortik 3 kilometrotara inguru dagoen Mendukiloko kobara abiatuko dira autobusak. Jarduera irauten duen bitartean bi gidarik lagunduko dituzte taldeak.
Lehenengo bisita Mendukiloko kobazuloetan izango da 17:30ean. Gero, santutegira joango daar-ko da (kobazuloetatik 15km-tara) non 19:15etatik aurrera, santutegiko barnealdea ezagutzeko bisi-tak (20’ko bistitak) tartekatzen diren bitartean, zonaldeko gazta, sagardoa eta ardoakin dastaketa xume bat izango da. Otordu arina egiteko tartea izango da (Santutegiko taberna/jatetxea irekita egongo da, bokadilo, edari, kafe eta abarreko zerbitzua eskainiz). 21:15/21:30etik aurrera, behaketa astronomikoa izango da, Iruñeko Planetarioren eskutik. Ekitaldi honen amaiera, 23:00etan izango da, Lekunberrin buelta 23:30erako izango delarik.
Plazak mugatuak dira eta eskaintza bi talderen artean gauzatuko da (bata erderaz eta bestea euskeraz). Talde bakoitzean, 40 pertsonako minimoa eta 50 pertsonako maximoa betetzea beharrezkoa izango da eta izena ematerakoan, hizkuntza zehaztu beharko da.
Inskripzioak Etxarri Aranatzeko “Goazen Bidaiak” bidaia agentzian egin behar dira (650 02 36 98 / goazenbidaiak@gmail.com) pertsona bakoitzeko prezioa 10€-koa delarik. Izena emateko epea, irailaren 13a arte.