Sarrera libre aforoa bete arte.
“Egia jakiteko eskubidea: biktima ororen aitortza eta erreparaziorako mekanismoak”.
V. Foro Sozial honek herritarrei eman asmo die protagonismoa, guztion artean ekarpen sendo bat egin dezagun bake prozesua indartzeko eta bake justu eta iraunkor baten norabidean aurrera egiteko.
Jardunaldiaren helburu nagusia izango da hausnarketarako espazio bat sortzea, bertan ideiak, proposamenak eta lan ildo berriak identifikatzeko eta, horien bidez, logika eraikitzaile, inklusibo eta berritzaile bat oinarri hartuta, bake prozesuak memoria eta bizikidetzaren eraikuntzari lotuta planteatzen dizkigun erronka berriei erantzun bat emateko, esaterako:
Bermatzea gatazkaz jarduterakoan darabilkigun ikuspuntua integrala eta zabala dela.
Aurrerapauso sendoak ematea biktimen eta gatazkaren testuinguruan jazotako sufrimendu aitortza ofizialari dagokionez, bai erakundeetatik, bai euskal jendarte zibiletik.
Balorean jartzea biktima orok duen eskubidea gertatu zaionaren egia ezagutzeko, elkarbizitzaren eraikuntzan oinarrizko elementua izanik eta zigorra helburu ez duen justizia eredu berri baterantz abiatzeko.