Wikipedia Editatoia - Astronomia

19/10/2018

Prezioa: Doan

Euskarazko wikipedian astronomiari buruzko gaiak hobetzeko tailerra. 12 urtetik aurrera. Ikasle, irakasle, guraso eta orohar,  pertsona euskalzaleei zuzendutako tailerra. Doako  parte hartzea. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da
 

Urte osoan zehar bost tailer antolatu ditugu, guztiak ostiralez, bakoitzean gai ezberdin bat landuz. 

Urriak 19: Euskarazko Wikipediako hilabeteko lehiaketa astronomiari buruzkoa izango da. Teleskopio bat da lehiaketako saria, eta parte hartu nahi duen orok 300 artikuluko zerrenda baten gainean lan egiteko aukera izango du

Tailer guztiek antzeko formatoa izango dute. Lehenengo gaian sakontzeko hitzaldi bat eskainiko dute Iruñeko Planetarioko kideek, eta bibliografia jarriko dute eskuragarri. Ondoren, EWKEko kideek Wikipedian editatzen irakatsi eta lagunduko dute, ordu pare batez auzolanean edukiak hobetzen.

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia!

Wikipedia Editatoia - Astronomia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.