"Izar laiño" kontzertua

24/01/2019

Nori zuzendua: Publiko guztientzat

Sarrerak doan dira baina aretora sartzeko gonbidapenak hartu behar dira kontzertua hasi baino ordu bat lehenago.

Maddi Oihenart & Jérémie Garat & Paskal Humbert.

Emanaldi honetako poema gehienak ohizkoak dira kantariaren errepertorioan eta Itxaro Borda-k sortu ditu. Gaurko musikaren dizdiraz daude apaindurik.

Xiberoako kantarisaren botzak, ezohiko uneak sorarazten dauzkigu, bizitzaren bihotzetiko dena sendiarazten du, sinesmen gordeetatik mundu sensiblea elkarrekin idekitzen digute.

Ohizko eta gaurko, bihotzmin eta atsegin; maitasunaz, erbesteaz, euriaz eta izarrei agurrez... indartsu dagoen eremuan ibiltzen da hirukote honen emaitza.

Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa) Artaldien zintzarradeekin mendien seaskan handitu da, herriaren hatsaz hazirik. Gaur egun, kantatzen segitzen du, a capella eta musikarien laguntzarekin, bai Züberoko kanta ohizkoak, bai ta ere kantu berriak, unguruan diren gaurko idazleri esker”

Pirionoko kantu-moldea oraindik bizirik duen Xiberuko tradiziozko kantagintza aberatsean hazia, ahots ezin ederragoa du Maddik eta sentikortasun berezia kanthoriak egiteko eta gaiak aukeratzeko. Musika ibilbidean irekia egon da, hala ere, beste musiken -jazz nagusiki- eragin aberasgarrietara, kantatzeko modu naturala galdu gabe. Xiberuko musikariez gain (Mixel Arotze “Lürralde zilarra”, Bedaxagar, Michel Etxekopare) beste musikariekin lan egin du eta diskak grabatu: Josetxo Goia-Aribe (Ilhargi min, 2003) eta Juantxo Zeberio (Baldi, 2010). Hari bildu diska ere bakarka egina du 2007an.

Jérémie Garat (Sohüta, Zuberoa) musikari gaztearen laguntza izanen du gitarra eta txeloan. Zuberoko tradizioari prestakuntza eta trebezia handiak eransten dizkion musikari garaikidea baita.

Paskal Humbert ezaguna dugu, hainbat proiektuetan aritzeagatik, baxua, gitarra, eta kontrabaxuaz jotzen, folk, rock eta country generoak lantzen.

Organizan/Antolatzaileak: Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa

Colabora/Laguntzailea: Planetario de Pamplona eta Nafar Gobernua

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.