Nori zuzendua: Publiko guztientzat
Sarrera libre.
Nafarroako Oroimenaren Institutuak antolatuta, erakusketa Iruñeko Planetarioan bisitatu ahal izango da, martxoaren 27tik maiatzaren 4ra arte.
Erakusketa horren bidez, Nafarroako Gobernuak 1978 eta 1980 urte bitartean gorpuak hobitik ateratzeko egin zen prozesu goiztiarra gogoratu nahi du. Prozesu hori Nafarroako hainbat herritan eraman zen aurrera, bereziki Erriberan.
Senideek eta lagun minek bultzatuta, 1936ko kolpe militarrak eraildako ehunka pertsonen arrastoak berreskuratu zituzten, Nafarroa osoko hobi komunetan sakabanatuta zeudenak. Aurten, prozesu horren 40. urtemuga ospatzen da.
Nafarroako Gobernuak talde-ahalegin hori gogora ekarri nahi izan du, eta, horretarako, kudeaketa-batzordeen, hobitik ateratzeen, hileten eta Nafarroako herri askotan dauden panteoi errepublikanoan lur emateen agiriak eta testigantza grafikoak biltzen dituen erakusketa antolatu du.