"Energia Berriztagarriak", hitzaldia. Zientzia Asteak

15/11/2019

Nori zuzendua: Publiko guztientzat

Sarrera libre aforoa bete arte

“Energia-kontsumoa eta energia modu jasangarrian sortzea. Nola gainditu petrolioari diogun mendekotasuna”.

Solaskideak: NUPeko bi irakasle, Smart Cities Institutuko ikertzaileak direnak (ISC): Miguel Araiz Vega (Ingeniaritza Sailekoa) eta Alberto Berrueta Irigoyen (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoa). Aurkezlea: Pablo Sanchis Gúrpide, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko irakasle eta Energia Berriztagarrien Katedraren zuzendaria.

Munduko energia-kontsumoa “kontroletik kanpo” dago, ezbairik gabe. Petrolio erreserbek milioika urte behar izan dituzte betetzeko, eta, gaur egun, husten ari dira energia kontsumitzen dugun moduaren ondorioz. Horrek, gainera, Lurraren berotze globala ekarri du, fenomeno aski ezaguna. Zergatik da oraindik gai hori polemikoa?
Auzi hori argitzeko lehen arazoa datu kopuru ikaragarria da. Hainbeste datu izanik, zaila da bereiztea zein diren garrantzitsuak eta zein kontuan ez hartzekoak. Hitzaldian, unitate askoz pertsonalizatuagoak erabiliko dituzte ikertzaileek, eta esplikatuko dute egunero egiten ditugun gauzetako zeinek kontsumitzen duten energia asko eta zeinek gutxi.

Bigarren arazoa da fisika eta energia inor gutxik dituela gustuko. Hizlariek erakutsiko digute nola kalkula dezakegun erraz zenbat energia kontsumitzen duten egunero egiten ditugun gauzek, adibidez, zenbat energia kontsumitzen dugun bizikletan ibiltzean edo gurina jatean.

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)

Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa

Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.