2019-2020 CanSAT taldea

05/10/2019

Prezioa: Doan

Bigarren aldiz Nafarroako CanSAT lehiaketan parte hartzeko taldea sortzera goaz. Talde honek Iruñeko Planetarioko instalazioetan burutuko du bere proiektua. 14-18 urte bitarteko gazteentzat

CanSat proiektua bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.

Nafarroako ikastetxe desberdinetan ikasten duten neska eta mutilez osatutako taldea osatu nahi dugu. Eskaerak webgunetik bideratuko dira eta ikaslearen datuak eta bere ikastetxeko datuak agertzeaz gain, testu labur batean CanSaten zergatik parte hartu nahi duten esan beharko dute, baita teknologian, programazioan edota 3D inpresioan jakintzarik ote dituzten ala ez. Hona hemen iazko LaikaSAT taldea.

l_CANSANT_2019_021.jpg

Urriaren 24ean, 12:00etan,  izena emateko epea agortuko dada. 

IZENA EMATEKO GALDETEGIA

Izen-ematea doakoa da eta STEM Planeta arduratuko da talde honen TeamLeaderraz eta erabiliko diren materialez ere. Proiektu hau Iruñeko Planetarioko instalazioetan landuko da.

Ikasleak antolakuntza-taldeak prestatutako egutegia betetzeko ardura bere gain hartzen du. Proiektua ostiraletan, arratsaldeko 17:00etik 20:00etara prestatuko da. Egutegi hau saio gehiagarriekin osatuko da (enpresetara edo unibertsitateetara bisitaldiak), baita etxean egin beharreko lanekin ere, proiektua aurrera atera ahal izateko. 

  • Egutegia: 2019ko urritik 2020ko martxora

    • Urria: 25
    • Azaroa: 8, 15, 22
    • Abendua: 13, 20
    • Urtarrila: 10, 17, 24, 31
    • Otsaila: 7, 14, 21, 28
    • Martxoa: 6

* Izen-ematea osatzeko hautatua izan den ikasle bakoitzari kopuru ekonomiko jakin bat eskatuko zaio. Diru hori bere osotasunean itzuliko da behin torneo pasatu dela, ikasleak egutegia ongi betetzen badu (ez badu justifikatu gabeko faltarik egiten).

* Egutegi honek aldaketak izan ditzake proiektuak aurrera egin ahala. Aldaketa hauek parte-hartzaile eta TeamLeaderraren artean adostuko dira.

Ikasle hauen familiak izanen dira Nafarroako Zirkuitora jaurtiketaren egunean, 2020ko martxoaren 7an, eramanen dituztenak.

Izen-emateak iritsiera ordenaren arabera bideratuko dira. Epea urriaren 24a arte zabalik dago, 12:00ak arte.

Lehenbiziko deialdian taldea osatzeko baldintza guztiak ez badira gertatzen, STEM Planetak taldea erabakiko du jasotako proposamenen arabera.

2019-2020 CanSAT taldea

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.