Sortu zure xakea 3D diseinuaren bitartez!

14/12/2019

Prezioa: Doan

Educhess Tailer honetan 8-12 urte bitarteko neska mutilek euren xake piezak sortuko dituzte. Educhess proiektuaren bitartez xakea gizarte zein hezkuntza ikuspuntuetatik landu nahi da, euroeskualdeko zenbait eragileren sinergiak baliatuz.

Tinkercad herramintaren bitartez, xake piezak diseinatuko ditugu. Horien artean ditugu: zaldiak, alflak, dorreak, dama eta erregea. STEM Planetaren aplikazio baten bitartez piezak programatuko ditugu. Ondoren, laminazioari ekinen diogu eta 3D inprimigailuan inprimatuko ditugu. Piezak guztiak inprimatzeko astirik ez da izanen, astean prestatuko ditugu eta ondoren bildu ahalko dira. 

Tinkercad (3D diseinu-softwarea) eta Cura (3d objektuak laminatzeko softwarea) landuko ditugu. Ez da beharrezkoa aldez aurretik 3D inprimaketari buruz ezer jakitea. 

 

  • Norentzat?: 8-12 urte bitartean.
  • Data: Abenduaren 14a 
  • Ordutegia: 10:30 – 13:30
  • Prezioa: Doan.Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da
  • Hizkuntza: Elebidun. Irakasletako batek euskaraz arituko da, abisa iezaiozu tailerrean sartzen zarenean. 

 

Informazio gehiago EDUCHESS Proiektuaren inguruan. 

Sortu zure xakea 3D diseinuaren bitartez!

Izena ematerakoan e-maila jasoko duzu. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.